Carolina Ferre

Carolina Ferre Amat (Cocentaina, Alacant, 1974koabuztuaren 27a) kazetaria da eta bere karrera batez ere telebistan egin du.

 

Carolina Ferre

Bizitza
JaiotzaCocentaina, 1974ko abuztuaren 27a (49 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea
IMDB: nm1468777 Edit the value on Wikidata

Lan ibilbidea

Canal 9 Valentziako kanal autonomikoan hasi zen lanean, Guanye qui guanye edo Tela marinera saioarekin. 1999an telebista nazionalerako jauzia egin zuen, Telecinco kate pribatuak fitxatu zuenean. Fiebre del domingo noche barietate-saioa aurkeztu zuen, Juan y Mediorekin eta Carlos Tenarekin batera.[1]

2000 hamarkada

Gero, 2003an, Emma García ordezkatu zuen aldi baterako A tu lado saioko buru gisa, eta Mercedes Milárekin lankidetzan aritu zen urte hartako Gran Hermano saioaren edizioan, laburpenez arduratzeko. Lortutako ospearen ondorioz, hurrengo urtean Gran Hermano vip-en eztabaida aurkezteko eskatu zioten. Katean izan zuen ospea berretsi egin zen, Manel Fuentesekin Madrilgo Puerta del Soletik 2003ko urte-amaierako kanpaiak emateko aukeratu zutenean.

2004ko udan, eta María Teresa Camposek Antena 3era alde egin ondoren, kateak haren ordezko jarri zuen denboraldi baterako, 1996tik zegoen Día a día saioa aurkezteko, Óscar Martínezen ondoan.

Esperientzia horren ondoren, huts egin duten beste proiektu batzuen buru jarri zen, hala nola Late night Plan C (2005) edo Esta cocina es un infierno (2006) lehiaketaren buru. Biak programaziotik erretiratu ziren estreinatu eta aste gutxira. 2006 urte amaieran La Sexta kateak kontratatu zuen eta 2007ko urtarrilaren 8an Tres en Raya lehiaketa aurkezten hasi zen. Berriro ere ikusle gutxi izan zirenez, programa bi aste geroago erretiratu zen.[2]

2007ko martxoaren 5ean, beste etapa bati ekin zion Kataluniako 8tv katean, eta bost hilabetez aurkeztu zuen Envasat al 8 eguneroko late show-a. Aldi berean, urte horretako maiatzean, TVEk fitxaketa azkarra egin zuen Eurovisióneko programa berezia zuzentzeko, hasieran hautatutako aurkezleak, Paula Vázquezek, azken unean baja izan ondoren.

2007ko maiatzaren 7an, Canal 9ra itzuli zen, Tony Kamorekin (Sessió hipnótica), Valentziako kate autonomikoak prime timean emandako hipnosian oinarritutako show bat aurkezteko.[3] Hala ere, saioa estreinatu eta gutxira kendu zuten programaziotik.

2007ko irailean, 8tv-tik banandu ondoren, Cuatroko Channel n.º 4 programan sartu zen laguntzaile lanetan, baina handik gutxira utzi egin zuen amatasunarengatik.[4]

2008ko martxoaren 15ean itzuli zen pantaila txikira, Yo estuve allí show nostalgikoa aurkezteko. La 1 kateak emititzen zuen astero, urte horretako ekainaren 7ra arte, eta bigarren denboraldi baterako berritu gabe amaitu zuen, katearen batez bestekoa baino ikusle gutxiago izan ondoren.[5][6]

2008ko irailaren 7an, La Sextara itzuli zen, De patitas en la calle telerrealitate-saioa aurkezteko.[7] Baina bost emanaldiren ondoren eta ikusle-kopurua gutxituz joan ondoren —denboraren batez bestekoaren azpitik egotera iritsi arte—, espazioa parrillatik kendu zen.[8]

2009ko maiatzaren 21ean, Kataluniako La 2 zirkuiturako, umorezko Disculpin la interrupció ikuskizuna estreinatu zuen.[9]

2010 hamarkada

2011. urteaz geroztik, TV3-eko Divendres saioan parte hartzen hasi zen, eta uda horretan, Catalunya Ràdio irratiko El matí de Catalunya Ràdio d'estiu saioan, bihotzeko prentsa eta telebistako berriak komentatzen zituen sail baten ardura hartu zuen. Gero, Antena 3en, beste artista handi batzuekin batera, Tu cara me suena saioan parte zuen.[10]

2012ko abuztuaren 2an, Antena 3eko Jaime Cantizanok aurkeztutako Dando la nota saioan parte hartu zuen. 2012ko abenduaren 3az geroztik, Tu cara me suena saioaren bigarren edizioan itzuli zen, epai mahai lanetan,Carolina Cerezuelaren amatasunagatiko ordezko lanak egitera.

2013ko urtarrilaren amaieran, Twitter-en baieztatu zuen Se trata de ti saioa aurkeztuko zuela, La 2n. 2013ko otsailaren 26an Malmön (Suedia) izan zen 2013ko Eurovisión Abesti Lehiaketarako kanta aukeratzeko gala aurkeztu zuen.

2014ko irailaren 19an, familia ugariaren ama bihurtu zen, Tomeu eta Paulina bikiak erditu baitzituen.[11]

2018ko ekainaren 10ean jakinarazi zen À Punt telebista-katearen inaugurazio-emanaldia zuzenduko zuela. À Punt-Directe saioa bi denboraldi eta erdiz emititu zen. 2020ko abenduaren 18an, bertan behera utziko zela iragarri zen, audientzia txikia, eztabaidak eta kostuak zirela eta.

2020 hamarkada

2022ko udan Telecinco-ra itzuli zen Ya es verano saioan laguntzeko. Urte horretako azaroan jakinarazi zen Telecincoren prime timen ematekoa zen Mediafest Night Fever saioko lehiakideetako bat zela.

2023ko udan, 8tv-ren bidez fitxatu zuen OpinaCat saioa aurkezteko, Carlos Fuentesen ordez udako oporretan.[12]

2023ko irailean, laguntzaile lanetan hasi zen TV3n Tot es mou saioan eta TelecinconTarde AR saioan.[13]

Telebista

Aurkezle

Urtea Saioa Katea Oharrak
1998 Guanye qui guanye Canal Nou Aurkezlekidea
1998 - 2000 Tela marinera
1999 Fiebre del domingo noche Telecinco Aurkezlea
2003 A tu lado
Gran hermano: El Debate
2003 - 2004 Campanadas de Fin de Año
2004 Gran hermano VIP: El Debate
Día a día Aurkezlekidea
2005 Plan C Aurkezlea
2006 Esta cocina es un infierno
2007 Tres en raya La Sexta
Envasat al 8 8tv
Eurovisión. Destino Helsinki La 1
Sessió hipnótica Canal Nou
2008 Yo estuve allí La 1
2009 Disculpin la interrupció
2013 El sueño de Morfeo. Destino Eurovisión
Se trata de ti La 2
2015 - 2016 Trencadis 8tv Aurkezlekidea
2017 Vidas en orden TEN Aurkezlea
2018 - 2020 À Punt Directe À Punt
2018 - 2021 Campanadas de Fin de Año
2020 Mascletà À Punt
La terrassa
2021 - 2022 Atrapa’m si pots
2021 - presente Tresors amb història
2023 OpinaCat 8tv

Lehiakide gisa

Urtea Saioa Katea Oharrak
2011 Tu cara me suena Antena 3 Lehiakidea - 7.sailkatua
2022 - 2023 Mediafest Night Fever Telecinco Lehiakidea - 7.sailkatua

Laguntzaile

Urtea Saioa Katea Oharrak
2007 - 2008 Channel n.º4 Cuatro Laguntzailea
2012 - 2013 Tu cara me suena Antena 3 Epaimahaikidea
2011 - 2015 Divendres TV3 Laguntzailea
2014 El pueblo más divertido La 1 Epaimahaikidea
2022 Ya es verano Telecinco Laguntzailea
2023 Supervivientesː Conexión Honduras Laguntzailea
2023 - presente Tot es mou TV3 Laguntzailea
TardeAR Telecinco Laguntzailea

Gonbidatu

Urtea ProSaioagrama Katea Oharrak
2005 Homo Zapping Antena 3 Gonbidatua
2006 Caiga quien caiga Telecinco Gonbidatua
2012 Dando la nota Antena 3 Gonbidatua
¡Ahora caigo! Gonbidatua
2013 - 2020; 2023 Pasapalabra Telecinco / Antena 3 Gonbidatua
2014; 2021 Tu cara me suena Antena 3 Gonbidatua
2014 Me resbala Gonbidatua
2017 Tu cara no me suena todavía Gonbidatua
¡Boom! Gonbidatua
2018 Assumptes Interns À Punt Gonbidatua
2020 Celebrity school Gonbidatua
2021 Atrápame si puedes Telemadrid Gonbidatua
2022 Ares Revolution 8tv Gonbidatua
Mapi Clan Gonbidatua
25 palabras Telecinco Gonbidatua
2023 El circ 8tv Gonbidatua
Mascletà À Punt À Punt Gonbidatua
Nyas, coca! Gonbidatua
Fas Festa Gonbidatua
OpinaCat 8tv Gonbidatua

Zinema

Urtea Saioa Pertsonaia Oharrak
1999 Bloody Maruja Carol Film laburra
2001 Cartes d'amor Emakuema
2004 Deus ex machina Carolina
Copropietarios Nagusia
El cruce Carolina Telefilma
2013 Tres 60 Guillermoren ama Rol txikia
2015 Ocho apellidos catalanes Emakumea

Telebistako serieak

Urtea Saioak Pertsonaia Katea Oharrak
2004 7 vidas Silvia Telecinco Atal 1

Erreferentziak


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.