Carolina Cerezuela

Carolina Cerezuela Gil (Elx, 1980ko urtarrilaren 14a) espainiar aktorea, telebista aurkezlea eta abeslaria da. Camera Café telesaioan Mónica Salazarren papera egiteagatik da ezaguna.

Carolina Cerezuela
Bizitza
JaiotzaElx, 1980ko urtarrilaren 14a (44 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Carlos Moyá
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaElxeko Miguel Hernández Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa, aurkezlea eta telebista aurkezlea

IMDB: nm1209461 Instagram: carolinacerezuela Edit the value on Wikidata

Biografia

Elxen Lan Harremanen ikasketak burutu zituen baina 15 urte zituenetik antzerkian aritutakoa zen[1], inoiz antzerkigintza ikasigabea bazen ere. 2001 urtean Linda de España edertasun lehiaketa irabazi zuen[1] eta ordutik aurrera telebistan aritu da.

Hainbat telesailetan kapitulu bakan batzuk egin ondoren 2005ean Camera Café telesaiorako aukeratua izan zen eta honek sona handia eman zion[2]. 2009 arte iraun zuen programak eta 2009an bertan aktore eta pertsonai berdinekin ¡Fibrilando! telesailean jarraitu zuen[3], baina ez zuen arrakasta handirik izan eta denboraldi bakarra egin zuen. 2007an Hospital Central telesailean Vero-ren papera bete zuen[4].

Hurrengo urteetan hainbat programa aurkeztu ditu. 2011 eta 2013 artean Tu cara me suena musika saioko epailea izan zen[1]. 2016an disko bat atera zuen Jaime Angladarekin batera[5].

Bizitza pertsonala

2007an Carlos Moyá tenislariarekin harremana hasi zuen eta 2011n ezkondu ziren. Hiru seme alaba dituzte, Carla, Carlos eta Daniela.

Ibilbide profesionala

Telebista

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2002 El secreto Charlie
2002 La verdad de Laura Eva
2003 Arrayán Julia
2003 Paraíso Susi
2003 Arrayán Julia
2004 Aquí no hay quien viva Vanesa kapitulu bat
2004 Paco y Veva managerra kapitulu bat
2004 El pasado es mañana Eva
2005-2009 Camera Café Mónica Salazar Ohiko aktorea
2006 Los Serrano Candy kapitulu bat
2006 Amistades peligrosas Helena García
2006-2007 Manolo y Benito Corporeision Lola
2006-2007 Esto es increíble aurkezlea programa
2007-2009 Hospital Central Verónica Solé ohiko aktorea
2008 Xq No Te Callas aurkezlea programa
2009 ¡Fibrilando! Maricarmen Cañizares Ohiko aktorea
2011-2013 Tu cara me suena epailea
2015 Insuperables aurkezlea programa
2016 El hombre de tu vida Alejandra
2019 A partir de hoy kolaboratzailea programa

Antzerkia

Urtea Filma Pertsonaia
1996 Cuatro corazones con freno y marcha atrás
1997 Hombres
1998 Te odio, amor mío
1999 Criaturas
2000 El enfermo imaginario

Musika

  • Manzana de caramelo (2016)

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «¿Quién es Carolina Cerezuela? Todas las noticias de Carolina Cerezuela en SEMANA» Semana (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
  2. (Gaztelaniaz) «La serie ‘Camera Café’, de vuelta como película y con Carolina Cerezuela» Última Hora 2019-06-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
  3. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2009-08-05). «Cañizares se hace enfermera» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  4. Press, Europa. (2007-09-04). «Nueva temporada de 'Hospital Central' en Telecinco, con Carolina Cerezuela y Carles Francino Jr.» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
  5. (Gaztelaniaz) Diezminutos.es. (2016-03-11). «Carolina Cerezuela debuta en la música con su primer disco» Diez Minutos (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.