Carmen Velasco Martínez
Carmen Velasco Martínez (Portugalete, Bizkaia, 1995) euskal bioteknologo eta ikerlaria da.
Carmen Velasco Martínez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Carmen Velasco Martínez |
Jaiotza | Portugalete, 1995 (28/29 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Asti Leku Ikastola Euskal Herriko Unibertsitatea Cardiffko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | bioteknologoa |
Enplegatzailea(k) | Cardiffko Unibertsitatea |
Biografia
Portugaleten jaio zen 1995 urtean. Portugaleteko Asti Leku Ikastolan egin zituen lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta Batxilergoko ikasketak. Ondoren, bioteknologia gradua ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Bioteknologian masterra eta gero doktoregoa egin zituen Cardiffko Unibertsitatean.
Nazioarte mailan doktorego-ikerlari gisa aritu da bioteknologia-eremuan, besteak beste Oxfordeko Unibertsitatean, Cambridgeko Unibertsitetan edota Cardiffko Unibertsitatean.[1][2]
Euskal Bioteknologia Elkartearen (eusBIOTEK) kide da.[3] Gaur egun, Andaluziako bioteknologia eta garapenerako institutuan (IBYDA)[4][5] lan egiten du ikerlari gisa.[6]
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Miss Carmen Velasco Martinez - People» Cardiff University (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
- (Ingelesez) Wales, Cancer Research. «Shining Stars Series: 2» Cancer Research Wales (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
- «Facebook» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
- (Gaztelaniaz) Hoy, Málaga. (2022-01-26). «Ibyda, nuevo instituto andaluz de investigación de biotecnología y desarrollo azul de la UMA» Málaga Hoy (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
- (Gaztelaniaz) AGUILAR, PAULA F.. (2022-03-22). «Ibyda, el camino hacia el desarrollo sostenible» Diario Sur (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
- (Ingelesez) «El IBYDA organiza un Taller de Educación Ambiental - Instituto de Biotecnología y Desarrollo Azul» IBYDA - Instituto de Biotecnología y Desarrollo Azul (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.