Carmen Valero Omedes
Carmen Valero Omedes (Castelserás, Teruel, 1955eko urriaren 4a - Sabadell, Katalunia, 2024ko urtarrilaren 2a)[1] terueldar atleta izan zen. Bi aldiz jarraian munduko kros-txapelduna izan zen, Chepstowen 1976an eta Düsseldorfen 1977an, eta hirugarrena Rabaten 1975ean.[2][3] Olinpiar Jokoetan lehiatu zen lehen atleta espainiarra izan zen, Montrealen, 1976an, eta 800 metroetan eta 1.500 metroetan parte hartu zuen.[4] Munduko txapelduna izan zen lehen atleta espainiarra izan zen.[5]
Carmen Valero Omedes | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Carmen Valero Omedes | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Castelserás, 1955eko urriaren 4a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Sabadell, 2024ko urtarrilaren 2a (68 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania katalana | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta eta kirol-zuzendaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Enplegatzailea(k) | Real Federación Española de Atletismo (en) Club Natació Sabadell (2003 - 2011) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Carmen Valeroren 1.500 metroko Espainiako errekorra, 1976koa, 1988ko uztailean hautsi zuen Maite Zuñiga arabarrak, Dusseldorfen.
Biografia
Jaiotzez aragoiarra zen. Hamabost urte zituela, gurasoekin Bartzelonara joan zen bizitzera. 1969an hasi zen atletismoan, Josep Molins-en eskutik, Sabadelleko Joventut Atlètica taldean.[6][7] Halaber, Club Natació Barcelonan eta Marathon Kirol Elkartean parte hartu zuen.
1972an egin zuen debuta nazioarteko proba batean, Nazioen Krossean, Cambridgen. Bi urte geroago, Rabaten, zilarrezko domina irabazi zuen, eta 1976an eta 1977an, urrezkoa. Atletismo-proba horretan garaipena lortzen zuen lehen emakume espainiarra izan zen. 800, 1.500 eta 3.000 metroko probetan, Espainiako errekorra hautsi zuen, eta Espainiako kros-txapelduna izan zen 1973tik 1978ra eta 1981ean.
1976an, Montrealeko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, 800 eta 1.500 metroko probetan. 1981ean, erretiratuko zela iragarri zuen, baina 1986ko martxoan berriro agertu, eta Espainiako Kros Txapelketa irabazi zuen. Urte horretan bertan, abuztuan, 5.000 metroko Espainiako Txapelketa irabazi zuen, eta 1986ko abenduaren 31n, Madrilgo San Silvestre proba. Carmen Valeroren 1.500 metroko Espainiako errekorra, 1976koa, 1988ko uztailean hautsi zuen Maite Zuñiga arabarrak, Dusseldorfen. 1989an, Espainiako Atletismo Federazioko zuzendaritzako kide izendatu zuten.
Kirol ibilbidea
Gazteen Espainiako txapelduna izan zen 1970 eta 1971n. Kategoria absolutuan, 8 txapelketa irabazi zituen Espainian eta zazpi txapelketa Katalunian. Pistako txapelketetan, Espainiako 15 txapelketa eta Kataluniako 8 irabazi zituen, 800 metrotik 5.000 metroraino. Espainiako eta Kataluniako txapelduna izan zen pista estalian.[8] 800 m, 1.500 m eta 3.000 metroko Espainiako gainmarkista izan zen.[9]
Garaipen ospetsuenak Munduko Kros Txapelketan izan zituen, 1975ean brontzezko domina irabazi baitzuen, eta hurrengo bi edizioetan txapelduna izan zen. Munduko txapelduna izan zen lehen atleta espainiarra izan zen.[5] 1976ko Montrealgo Olinpiar Jokoetan eta 1974ko eta 1978ko Europako txapelketetan parte hartu zuen.[10]
1986an San Silvestre Vallecana delakoa irabazi zuen.[11] Espainiako atletismoaren aitzindaritzat hartuta, 25 aldiz nazioartekoa izatea lortu zuen. 2001ean, Atletismoko Estatistikoen Espainiako Elkarteak (AEEA) XX. mendeko atleta emakumezko onena hautatu zuen.[12] 2019an Aragoiko kirolaren ohorezko saria jaso zuen.[13]
Erretiratu ondoren, Espainiako Atletismo Federazioko zuzendari eta Natació Sabadell Klubeko lehendakariordea izan zen.[14][15] 2024ko urtarrilaren 2an hil zen, garuneko isuri baten ondoren.[16]
Palmares nazionala
- Espainiako gazteen txapelduna izan zen 1970 eta 1971n
- 3 aldiz 800 metroko Espainiako txapelduna: 1974, 1975 eta 1976an
- Espainiako 1.500 metroko txapelduna: 1972 eta 1978an
- 4 aldiz 3.000 metroko Espainiako txapelduna: 1974, 1976 eta 1978
- 5.000 metroko Espainiako txapelduna 1986an
- 2 aldiz, 1.500 metroko Espainiako txapelduna pista estalian: 1973 eta 1977
- 8 aldiz irabazi zuen Espainiako kros-txapelketa, urteen artean (1973 eta 1978, 1981 eta 1986).
- 6 aldiz irabazi du Granollerseko Ciutat Nazioarteko Krosa[17]
- 2 aldiz irabazi zuen Bartzelonako Jean Bouin lasterketa, 1972 eta 1986 urteetan.
- Espainiako gainmarkak 800 metrokoak izan ziren (bi aldiz denbora jaitsita), 1.500 metrokoak aire zabalean (lau aldiz denbora jaitsita) eta pista estalian, eta 3.000 metrokoak ia minutu batean sei aldiz jaitsi zuen.
Nazioarteko palmaresa
- 25 aldiz nazioartekoa.
- 2 aldiz,munduko kros-txapelduna 1976an eta 1977an.
- 3. postua Munduko txapelketan sailkatua, 1975ean.
- Olinpikoa Montrealen, 1976an
- Brontzezko domina 1.500 metro lauetan, Argel '75 Mediterraneoko Jokoetan.
Munduko txapelketa zelaian barna
- Rabat 1975
- 1 - Julie Brown (AEB) 13:42
- 2 - Bronislawa Ludwichowska (Polonia) 13:47
- 3 - Carmen Valero Omedes (Espainia) 13:48
- Chepstow 1976
- 1 - Carmen Valero Omedes (Espainia) 16:19
- 2 - Tatiana Kazankina (URSS) 16:39
- 3 - Gabriella Dorio (Italia) 16:56
- Düsseldorf 1977
- 1 -Carmen Valero Omedes (Espainia) 17:26
- 2 - Liyudmila Bragina (URSS) 17:28
- 3 - Giana Romanova (URSS) 17:35
Marka pertsonal onenak
Proba | Emaitza | Data | Lekua | |
---|---|---|---|---|
800 metro lau | 2´04"12 | 1976ko irailaren 10a | Zurich | Espainiako lehengo gainmarka |
1.500 metro lau | 4´08"34 | 1976ko ekainaren 8a | Düsseldorf | Espainiako lehengo gainmarka |
3.000 metro lau | 9"00"9 | 1978ko ekainaren 18a | Sittard | Espainiako lehengo gainmarka |
5.000 metro lau | 16´42"5 | 1985eko apirilaren 7a | Donostia |
Sariak eta aintzatespenak
- Kirol Merituaren Errege Ordena, Zilarrezko Domina kategorian.[18]
- Espainiako kirolari onena 1973, 1975, 1976 eta 1977an.[19]
- XX. mendeko atleta espainiar onena, Atletismoko Estatistikoen Espainiako Elkartearen eskutik (AEEA).[20]
- "Ya" egunkariaren Giza balioen saria kirolean.[21]
- Kataluniako Generalitatearen Kirolaren Domina (2003).[22]
- Kirol Kontseilu Gorenaren kirol-merezimenduaren zilarrezko domina.[19]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- (Gaztelaniaz) «Muere Carmen Valero, primera atleta olímpica española» Mundo Deportivo 2024-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
- «Biografía de Carmen Valero (Su vida, historia, bio resumida)» www.buscabiografias.com.
- Fernández, Tomás y Tamaro, Elena. «Biografia de Carmen Valero». En Biografías y Vidas. La enciclopedia biográfica en línea [Internet]. Barcelona, España, 2004. Disponible en https://www.biografiasyvidas.com/biografia/v/valero.htm [fecha de acceso: 7 de mayo de 2023].
- Arribas, Carlos. (2024-01-02). «Muere a los 68 años Carmen Valero, la primera atleta olímpica española» El País.
- «Carme Valero i Omedes | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat.
- Biografía de Carmen Valero, en Biografías rfea. .
- «Carmen Valero, la reina del cross» MARCA.com.
- «Carme Valero i Omedes | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat.
- «Carmen Valero, reina mundial del cross» issuu.
- «Carmen Valero, reina mundial del cross» issuu.
- Pérez, Ismael. (2019-12-28). «Carmen Valero: "En Alemania corría con braguitas, y aquí me ponía bombachos o me decían barbaridades"» Runner's World.
- «Adiós a Carmen Valero, considerada mejor atleta española del siglo XX» Diario de Sevilla 2024-01-02.
- «Carmen Valero, primera atleta española en competir en unos Juegos, premio de honor del Deporte Aragonés» Heraldo de Aragón.
- «Carmen Valero, reina mundial del cross» issuu.
- «Carme Valero i Omedes | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat.
- Adiós a Carmen Valero, considerada mejor atleta española del siglo XX. Dos de enero de 2024.
- «Campoatraves.com | Campo a traves» web.archive.org 2022-10-26.
- RESOLUCIÓN de 20 de noviembre de 2001, de la Secretaría de Estado para el Deporte,
- Oto, Jorge. (2021-05-29). «Carmen Valero, la número uno» El Periódico de Aragón.
- «Carmen Valero, reina mundial del cross» issuu.
- País, El. (1978-01-05). El "Ya de Oro", concedido a Carmen Valero. ISSN 1134-6582..
- «Carme Valero i Omedes | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat.