Carmen Ruiz
Carmen Ruiz (Madril, Madrilgo Erkidegoa, 1974ko uztailaren 28a) madrildar aktorea, zinema, antzerki eta telebistan aritzen dena.
Carmen Ruiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1974ko uztailaren 28a (49 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Kidetza | Academia de las Artes Escénicas de España |
mayteortega.com… | |
Aktore ibilbidea
Euskal Telebistan (ETB) Cámara oculta saioetan agertu zenean hasi zen ezaguna izaten, baita Televisión Españolako (TVE) Mujeres eta Telecinco kateko Yo soy Bea telesailetan ere, non telesaileko harreragilea interpretatu zuen. Besteak beste, La vida inesperada, FIN, Villaviciosa de al lado, Es por tú bien, Gente de mala calidad filmetan parte hartu zuen. Hainbat film laburretan saritu dute. Antzerki-esperientzia zabala du.
Lehen bi paperak serieetan eman zituen, eta bat etorri ziren denboran. Mujeres 2005ean grabatu zen arren, TVEk ez zuen 2006ko azken hiruhilekora arte eman, eta Yo soy Bea estreinatu eta gutxira.
Urte bat baino gehixeago igaro ondoren Chusa pertsonaia egiten zuen Yo soy Bea telesaila utzi eta beste serie bat egitea erabaki zuen, ordukoan Cuatro katean, Cuestión de sexo serieko protagonista intreoretatu zuen, Guillermo Toledo eta Pilar Castro aktoreak lagun zituela.
Mortadelo eta Filemonen zinemarako egokitzapenean parte hartu zuen, Misión: Salvar la Tierra azpitituluarekin, eta Miguel Bardemen zuzendaritzapean. Toribiaren rola interpretatu zuen.
2015etik 2016ko amaierara arte (bigarren denboralditik laugarren denboraldira), Petra Palomero interpretatu zuen Cuatro katean, Gym Tony telesailean, non sketch gehien egin zituen pertsonaietako bat izan zen.
Gero Matadero y Madres telebista-lanak egin zituen.
The good mood produkzio-etxearen Deudas seriean, Lucía, Peparen (Carmen Maura) alaba, interpretatu zuen.
Filmografia
Urtea | Filma | Pertsonaia | Zuzendaria | Mota | Denbora |
---|---|---|---|---|---|
1996 | Pesadilla para un rico | Koruko neska | Fernando Fernán Gómez | Komedia/Intriga | 1h 40 m |
2001 | La subasta (film laburra) | Javi Jiménez Palo | |||
2001 | Cosecha del año en punto (film laburra) | Sonsoles | Javi Jiménez Palo | Komedia/Maitasuna | 18 m |
2003 | Eres mi héroe | Irakaslea 2 | Antonio Cuadri | Drama | 1h 40 m |
2003 | Rivales (film laburra) | Canco Rodríguez | |||
2004 | Crimen ferpecto | Bideo-saltzailea | Álex de la Iglesia | Komedia/Thriller | 1h 46 m |
2006 | Armando o la buena vecindad | Noelia | Luis Serrano Prieto | Komedia | 1h 36 m |
2006 | Películas para no dormir: La habitación del niño | Sonia | Álex de la Iglesia | Beldurrezkoa/Suspensea | 1h 17 m |
2007 | Heterosexuales y Casados (film laburra) | Maripaz | Vicente Villanueva | Komedia | 19 m |
2007 | Un día cualquiera (cortometraje) | Eva Guerra y Raquel Barrero | |||
2008 | Gente de mala calidad | Mónica | Juan Cavestany | Komedia | 1h 30 m |
2008 | Mortadelo y Filemón. Misión: Salvar la Tierra | Toribia | Miguel Bardem | Komedia/Haurrentzakoa | 1h 38 m |
2009 | Spanish Movie | Agustica | Javier Ruiz Caldera | Komedia | 1h 25 m |
2009 | La rubia de Pinos Puente (film laburra) | Noni Gil | Vicente Villanueva | Komedia | 18 m |
2010 | Que se mueran los feos | Sofia | Nacho G. Velilla | Komedia | 1h 49 m |
2011 | 8 (film laburra) | Ama | Raúl Cerezo | Beldurrezkoa | 14 m |
2011 | En fuera de juego | Mónica | David Marqués | Komedia/Drama | 1h 46 m |
2012 | Fin | Sara | Jorge Torregrossa | Ciencia ficción | 1h 30 m |
2012 | Telmo y Martina (film laburra) | Martina | Kike Narcea | Drama | 4 m |
2013 | La vida inesperada | Sandra | Jorge Torregrossa | Drama | 1h 45 m |
2013 | Muertos de amor | Manoli | Mikel Aguirresarobe | Komedia/Maitasuna | 1h 37 m |
2015 | Mi gran noche | Amparo | Álex de la Iglesia | Komedia | 1h 40 m |
2016 | Villaviciosa de al lado | Milagros | Nacho García Velilla | Komedia | 1h 30 m |
2017 | Es por tu bien | Alicia | Carlos Therón | Komedia | 1h 33 m |
2017 | Pez (film laburra) | Ama | Javier Quintas | Drama | 10 m |
2018 | Los Futbolísimos | Juana | Miguel Ángel Lamata | Komedia/Haurrentzakoa | 1h 35 m |
2018 | Mejor actriz (film laburra) | Candy | Sadrak Zmork | Komedia/Beldurrezkoa | 8 m |
2019 | El asesino de los caprichos | Ginekologoa | Gerardo Herrero | Misterioa/Drama | 1h 37 m |
2021 | El club del paro | Diana | David Marqués | Komedia | 1h 23 m |
Telebista
Urtea | Seriea | Katea | Pertsonaia | Episodios |
---|---|---|---|---|
2006 | Mujeres | La 2 | Julia | 13 episodios |
2006 | Mi querido Klikowsky | ETB 1 | María Jesús "Chusa" Suárez | 1 episodio |
2006 - 2007 | Yo soy Bea | Telecinco | 276 episodios | |
2007 - 2009 | Cuestión de sexo | Cuatro | Elena | 37 episodios |
2010 | Supercharly | Telecinco | Maite | 5 episodios |
Los misterios de Laura | La 1 | Emilia Pérez "Srta. Amapola" | 1 episodio | |
<i id="mwAZs">Impares</i> | Antena 3 | Mamen | 7 episodios | |
2010 - 2011 | Impares Premium | Neox | 10 episodios | |
2011 | BuenAgente | La Sexta | Olivia | 19 episodios |
2012 - 2014 | Con el culo al aire | Antena 3 | Elisa "Eli" Gil Pérez | 42 episodios |
2015 - 2016 | Gym Tony | Cuatro | Petra Palomero | 267 episodios |
2019 | Matadero | Antena 3 | María José Jiménez | 10 episodios |
2020 - 2021 | Madres. Amor y vida | Prime Video / Telecinco | Luisa | 34 episodios |
2021 | Deudas | Atresplayer | Lucía Reyes Carranza | 13 episodios |
2021 - 2022 | Amar es para siempre | Antena 3 | Penélope Valdivia Sanz | 254 episodios |
2024 | Serrines, madera de actor | Prime Video | Terapeuta | 3 episodios |
Antzerkia
- Misogi no (2006)
- Comedia idiota con título absurdo (2006)
- Zanahorias (2008)
- La cantante calva
- Idioteces profundas contadas por imbéciles inteligentes
- Star bien
- La katarsis del tomatazo
- Baile, sólo parejas, Animalario(2009)
- Algo más inesperado que la muerte, Elvira Lindorena eta Josep María Mestresek zuzendua (2009–2010)
- Las dos bandoleras (2014)
- Bajo terapia (2016-2017)
- La cantante calva (2017-2018)
- 7 años (2018-2019)
- Ronejo (2020-2021)
Sariak eta izendapenak
2009
- Emakumezkoen interpretazio onenaren saria, Vila-realgo "Cineculpable" film laburren jaialdian, La rubia de Pinos Puente lanarengatik.[1]
- Soria Hiria Film Laburren Lehiaketako aktore onenaren saria, "La rubia de Pinos Puente" filmarengatik.
- Emakumezkoen interpretazio onenearen saria Ameriketako Cortos Playas Jaialdian, La rubia de Pinos Puente filmarengatik.
- Emakumezko aktore onenaren saria Cortogenian, "La rubia de Pinos Puente" filmarengatik.
- Aguilar Campooko Zinema Espainiarreko Asteko aktore onenaren saria, "La rubia de Pinos Puente" filmarengatik.
- Aktore onenaren saria Arrigorriagako Umorezko Film Laburren Lehiaketan, La rubia de Pinos Puente filmarengatik.
- Mostolesko Film Laburren Nazioarteko Jaialdian aktore onenaren saria, "La rubia de Pinos Puente" filmagatik.[3]
- Medina del Campoko Zinema Asteko aktore onenaren saria, "La rubia de Pinos Puente" filmagatik.
- Aktore onenaren zilarrezko biznaga Malagako Espainiako Zinemaldian, film laburren atalean, "La rubia de Pinos Puente" filmarengatik.[4]
- Emakumezko aktore onenaren saria Alacanteko Zinemaldian, "La rubia de Pinos Puente" filmagatik.
- Emakumezko aktore onenaren saria Formulako Film Laburren Lehiaketa Nazionalean, La rubia de Pinos Puente filmarengatik.
- Emakumezko aktore onenaren saria Escorto - El Escorial jaialdian, "La rubia de Pinos Puente" filmagatik.
- Alfaz del Pi Zinemaldiko aktore onenaren saria, La rubia de Pinos Puente filmarengatik.
- Aktore onenaren saria Tarazonako Zinemaldian eta 'Paco Martínez Soria' Moncayon, La rubia de Pinos Puente filmarengatik.[5]
- Aktore onenaren saria Iruñeko Zinemaldian, "La rubia de Pinos Puente" filmarengatik.
- Luna de Islantilla saria, Luna Islantilla Cinefórum Zinema Baxuko Nazioarteko Zinemaldiko aktore hoberenari, "La rubia de Pinos Puente" filmarengatik.
2011
- 2010eko Aktoreen Batasuneko zinemako aktore onenaren izendapena, "Que se mueran los feos" filmarengatik.
2012
- Telebistako aktore onenaren SPT sarietarako izendapena, Con el culo al aire filmarengatik.[6]
2013
- Belaunaldi berriaren Komedia saria Tarazonako 'Paco Martínez Soria' Zinemaldian[7]
Bitxikeriak
- Desalmados telesaileko kapitulu batean parte hartu zuen, El Sótano telesailetako batean. Antena 3en webguneko saio horretan, talentu berriak sustatzeko lineako serieak argitaratzen dira.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Carmen Ruiz Internet Movie Databasen
- Elkarrizketa Mujeres y Yo soy Bea filmeko paperei buruz 2006ko urrian
- Elkarrizketa 2007ko abuztuan