Carmen McRae
Carmen Mercedes McRae (Harlem, New York, 1922ko apirilaren 8a. Beverly Hills, Kalifornia, 1994ko azaroaren 10a) jazz musika egiten zuen konpositorea, pianista, kantari eta aktore estatubatuarra izan zen.
Carmen McRae | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Carmen Mercedes McRae |
Jaiotza | Harlem, 1920ko apirilaren 8a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Beverly Hills, 1994ko azaroaren 10a (74 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | piano-jotzailea, aktorea, jazz musikaria, abeslaria, zinema aktorea eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | jazza |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa |
Diskoetxea | Decca (en) Kapp Records Columbia Records Mainstream Records (en) Atlantic Records Groove Merchant (en) Blue Note Concord Records Novus Records (en) |
|
Biografia
Haren gurasoak jamaikarrak ziren. Zortzi urte zituenetik ikasi zuen pianoa eta konposizioa, eta hamabost zituenean Billie Holiday ezagutu zuen. 1944an Benny Carterren taldean eta Count Basierekin lan egin zuen. 1948an Chicagora joan zen bizitzera, eta Ike Isaacs baxu-jotzailearekin ezkondu zen 1950ean.
Kantarien kantari ezizenez ezaguna, Ella Fitzgerald eta Sarah Vaughanen garaikidea izan zen eta Billie Holidayren oinorde birtualtzat hartu zuten. XX. mendeko jazz-kantari eta konpositore garrantzitsuenetako bat izan zen: 60 album erregistratu zituen eta bere ibilbide profesinalak Europa, Hego Amerika eta Japoniara eraman zuen. Billie Hollidayn inspiratu zen McRae baina kantuen letren interpretazio ironikoak ahaztezin bihurtu zituen ahots propio eta ezaguna sortu zuen.
Bere ibilbidean zehar Sammy Davis Jr, Noel Coward, Sarah Vaughan, Nat King Cole, Dave Brubeck, Duke Ellington eta Thelonious Monk bezalako musikari ospetsuekin lan egin zuen. 1991n erretiroa hartu behar izan zuen erretzeko zuen ohiturak eragindako biriketako enfisema baten ondorioz. Handik gutxira hil zen, odol-isuri baten ondorioz.
Zazpi aldiz izendatua izan zen Grammy sarietarako
Bibliografia
- Gourse, Leslie.' Carmen McRae: Miss Jazz, Billboard Books, (2001) ISBN 0-8230-7904-X