Carmen Martín Gaite
Carmen Martín Gaite (Salamanca, 1925eko abenduaren 8a - Madril, 2000ko uztailaren 23a[1]) espainiar idazlea izan zen.
Carmen Martín Gaite | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Carmen Martín Gaite |
Jaiotza | Sevilla eta Salamanca, 1925eko abenduaren 8a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Milan eta Madril, 2000ko uztailaren 22a (74 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Rafael Sánchez Ferlosio (1953ko urria - 1970) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua, idazlea, kazetaria, gidoilaria, itzultzailea, saiakeragilea, poeta, haur literatura idazlea, literatura-kritikaria eta television writer (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | 1950eko belaunaldia |
Genero artistikoa | eleberria kontakizun laburra olerkigintza drama Gidoia |
Bizitza
Eleberriak eta ipuinak idatzi zituen batez ere. Espainiako berrogeita hamarreko belaunaldiko kidetzat jotzen da. El balneario (1953) izan zen argitaratu zuen lehen liburua. 1954an Rafael Sánchez Ferlosio idazlearekin ezkondu zen. 1958an Nadal saria irabazi zuen, Entre visillos eleberriarekin. Giro barnerakoia da nagusi idazlan horietan[2].
Zenbait antzerki lan idatzi ostean, 1960ko 1970eko hamarkadetan kontakizungintza landu zuen, bereziki. 1974an bere eleberri onenetako bat argitaratu zuen: Retahílas. 1978an Espainiako Narratiba Sari Nazionala eskuratu zuen, El cuarto de atrás lanarengatik. Besteak beste, Literaturako Asturiasko Printzea Saria (1988), José Angel Valenterekin batera, eta Espainiako Letren Sari Nazionala jaso zituen[3].
Haur-literaturaren alorrean, gazte hil zen bere alabari eskaini zion El castillo de las tres murallas, Lumen argitaletxeko Esther Tusquetsek eginiko eskaera bati erantzunez, laguna zen Juan Carlos Eguillor ilustratua.[4].
Literatura kritikari, itzultzaile eta kazetari (Diario16, Cuadernos hispanoamericanos, Revista de Occidente, El País, El Independiente eta ABCn) ere jardun zuen[5].
Lanak
Eleberriak
- Entre visillos (1957)
- Ritmo lento (1963)
- Retahílas (1974)
- Fragmentos de interior (1976)
- El cuarto de atrás (1978)
- Nubosidad variable (1992)
- La Reina de las Nieves (1994)
- Lo raro es vivir (1996)
- Irse de casa (1998)
- Los parentescos (2001)
- Usos amorosos de la posguerra española
Ipuinak
- El balneario (1954)
- Las ataduras (1960)
- Cuentos completos (1978)
Umeentzako liburuak
- El castillo de las tres murallas (1981)
- El pastel del diablo (1985)
- Caperucita en Manhattan (1990)
Antzerkia
- A palo seco (1957)
- La hermana pequeña (1959)
Telebista
- Teresa de Jesús (1984ko saioa)
Poesia
- A rachas (1976)
Saiakerak
- El proceso de Macanaz (1969)
- Usos amorosos del dieciocho en España (1972)
- La búsqueda de interlocutor y otras búsquedas (1973)
- El cuento de nunca acabar (1983)
- Usos amorosos de la postguerra española (1987)
- Desde la ventana (1987)
- Agua pasada (1992)
- Cuadernos de todo (2002)
Itzulpenak
Erreferentziak
- ABC 2000ko uztailaren 24a
- Lur entziklopedietatik hartua.
- Carmen Martín Gaite Escritoras.com
- (Gaztelaniaz)Tusquets, Esther.- Confesiones de una editora poco mentirosa. Barcelona: Lumen, 2020. (epub, or. 126) ISBN 9788426405791
- Carmen Martín Gaite Cervantes.es
Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |