Carmen Lamela

Carmen Lamela Díaz (1961) espainiar epaile bat da. 2014tik instrukzio-epaile nagusi bezala lan egiten du Entzutegi Nazionalean. Zigor zuzenbidean berezitua dago.

Carmen Lamela

epaile

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarmen Lamela Díaz
Jaiotza1961 (62/63 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaComillasko Pontifize Unibertsitatea
(1979 - 1984) zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakepailea
Enplegatzailea(k)Court of first instance and instruction (en) Itzuli  (1986 -  1989)
Province Court of Barcelona (en) Itzuli  (1989 -  1993)
Audiencia Provincial de Madrid  (1997 -  2009)
justice and judicial activities (en) Itzuli  (2009 -  2011)
Espainiako Auzitegi Nazionala  (2014 -  2018)
Espainiako Auzitegi Gorena  (2018ko iraila -
Jasotako sariak

Bere gain hartutako epaiketa ezagunak

A) Altsasu auzia. Bera ikertzen ari da Dena da ETAren azken kasu esanguratsuena. 2016ko Urriaren 15ean, Altsasuko herriko feria eguneko goizaldeko 5:00etan herriko taberna batean kalez jantzitako bi guardia zibilen, beren bikoteen eta altsasuar talde baten arteko liskarraren ondorioz, agenteetako batek orkatila lesionatuta amaitu zuen alde batean. Horren ondorioz, Altsasuko gazte asko atxilotu eta terrorismo ekintzatzat hartu zuen epaileak. Horietako hiru, kartzelan daude oraindik "ihes egin ahal dutelako". Hamar eta hamabost urte arteko kartzela zigorra eskatzen diete kartzelan dauden hiru presoei eta beste sei gazte gehiagori ere. Carmen Lamelaren arabera, bi guardia zibili eta euren bikotekideei «osotasun fisikoaren eta askatasunaren aurkako eraso larria» egin zieten auzipetuek, «ordena konstituzionala nahasi eta biztanlerian edo horren zati batean terrorea sorrarazteko». Urrats horrekin, epaiketa irekitzeko eskaera egin zion Entzutegi Nazionaleko Zigor arloko epaimahaiari.[1]

B) Beste ikerketa polemiko bat, 2017ko urrian gertatu zen. Lamelaren aginduz, ANC eta Omniuneko lehendakariak kartzelaratu zituen sedizioa leporatuta.[2] Atxilotutako hauek ere, Altsasukoen antzera, kartzela zigor luzeak jaso ahal dituzte.[3]

C) Iruñeko kale istiluen auzia (2017). Nafarroako epaitegiaren ordez, auzia Entzutegi Nazionalera eramateko eskaera egin zuen, epaitutako auzia 'terrorismo' delitua zelakoan. 2018ko ekainaren 1ean eman zen epaia, terrorismo delitua baztertuz, baina antzeko delituen konparazioan zigor larriak ezarriz.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.