Carmen Garay

Carmen Garay Irigoras (Bilbao, Bizkaia, 2004ko abenduaren 20a) surflari bizkaitarra “top 10” aren inguruan dago junior mailako Munduko Surf Txapelketan.

Carmen Garay

Bizitza
JaiotzaBilbo, 2004ko abenduaren 20a (19 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraksurflaria

Biografia

Bilbon jaio zan 2004ko abenduan eta Gabonak amaitu zirenean Madrilera joan zan bere familiarekin bizitzera. Madrilera joan aurretik, gurasoak Brasilen bizi izan ziren, anaiarekin, 3 urtez; beraz, Carmenek 4 urte ebazanean, Rio de Janeirora joan ziren oporrak pasatzera. Han hasi zen guztia. Bere aitak surf ikastaro batera apuntatu eban bere anaia, eta surfean aritzen zanez, Carmenek ere probatu nahi eban, baina ez eutsien uzten, oraindik oso txikia zalako. Hurrengo udan, beti bezala, oporrak familiarekin Plentziara pasatzera joan ziren, eta behin eta berriz esan ondoren, gurasoek hainbeste maite eban ikastaroan apuntatu eben. Negua iritsi eta Madrilera itzuli ziren.

Madrilen 9 urte bete arte egon zen bizitzen. Han, bere entretenimendurik handienak tenisa, margotzea eta gurasoekin eta anaiarekin igandero mendira joatea zan. Aitona Madrilera joan jaken bisitan, eta eskolatik irtetean eman eutson albistea. Bere hitzetan “Ezin zoriontsuagoa sentitzen nintzen une horretan, azkenean nire lehengusuak ikusi ahal izango dodaz eta surfurfeatzeko aukera ere agertuko jata!” Ordurarte udan bakarrik aritzen zan surfean. Plentziako surf eskola batera joaten zan, eta bertan, kayak edo yinkanak bezalako beste jarduera batzuk egiteaz gain surfean ere aritzen ziren. 11 urte bete ebazanean tenisa utzi eta neguan ere surfean hastea erabaki eban. Egunetik egunera gehiago gustatzen hasi jakon eta urte berean bere lehen txapelketan parte hartu eban. Lehen txandan kanporatu eben, baina berdin zan, esperientziaz gozatu zuelako. Anaiak esan eutson oso ondo egin zuela, eta berarentzat hori oso garrantzitzua zan. Bi hilabete geroago, Bizkaiko 3.a geratu zen 12 urtez azpikoetan.[1]

Carmen Garay 2022 otsailaren 22a

Astebururo hasi ziran familiako ihesaldiak egiten olatu onenen bila, eta 2017ko neguan landetan etxetxo bat alokatu eben. Ostiraletan eta eskolen ondoren joaten ziran Landetara, eta igande iluntzean itzultzen ziran. Pixkanaka txapelketa gehiagotan parte hartzen hasi zan, hasieran bertakoak. Baina 15 urterekin hasi zan nazionalekin eta geroxeago internazionalekin.[2] Gaur egun munduko junior txapelketara heldu dan arte.

Ikasketak

Carmenek DBH eta Batxilergoa Urdaneta[3] ikastetxean ikasi ebazan. Lehiaketen ondorioz bidaiak euki arren, Carmenek ikastetxeagaz eta irakasleekaz kontaktuan jarraitzen eban eta ikasketak aurrera eroatea lortu eban.

Lehiaketak

Carmen Garay 2022ko urriaren 2a
  • 18 urtez azpiko Espainiako Zirkuitua: 2a
  • Espainiako Zirkuitua Open: 3a
  • Europako Pro Junior: 13.a
  • 18 urtez azpiko Bizkaiko Txapelketa: 1.a

Bizkaiko open txapelketa: 2.a

  • 18 urte azpiko Espainiako Txapelketa: 1.a
  • 18 urte azpiko munduko txapelketa: 11.a
  • Euskadi Open Txapelketa: 2.a
  • 18 urtez azpiko Euskadiko Txapelketa: 2.a
  • Europako Txapelketa: 8.a [4]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Dos promesas en busca de su mejor ola» El Correo 2022-05-25 (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  2. (Gaztelaniaz) «La surfista vizcaína Carmen Garay roza el 'top 10' en el Mundial junior» El Correo 2022-06-12 (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  3. (Gaztelaniaz) «Colegio Concertado en Bizkaia | Colegio P. Andrés de Urdaneta» Colegio Concertado en Bizkaia | Colegio P. Andrés de Urdaneta (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  4. , https://www.fesurf.es/wp-content/uploads/2021/08/CLASIFICADOS-CESURF-2021.pdf or..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.