Carmen Claudín

Carmen Claudin (Mexiko, 1949) CIDOB Nazioarteko Gaien Bartzelonako Zentroko ikerlaria da.[1]

Carmen Claudín
Bizitza
JaiotzaMexiko, 1949 (74/75 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaFernando Claudín
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakikertzailea

Biografia

Espainiako gerrak eragindako erbestearen alaba da. Espainiako Alderdi Komunistako buruzagi Fernando Claudin zuen aita, eta, Mexikon jaio zen arren, berehala Moskura joan ziren bizitzera. Han igaro zuen haurtzaroa, SESB Sobietar Batasuneko hiriburuan. Sorbona Unibertsitatean egin zituen ikasketak, Parisen, eta SESBen eta Errusiaren historian espezializatu zen. Orduz geroztik, hamaika artikulu idatzi eta kaleratu ditu SESBekin eta hura desegin ondoren sortutako espazioarekin lotuta dauden gaiez.[2] Aditua da Ukrainaren eta Errusiaren barne eta kanpo politikan.[3] Gerrak, «zoritxarrez», jarraitu egingo duela uste du. Hori bai, Errusia «urduri» ikusten du. «Errusiarrentzat, irabazten ez aritzea galtzen aritzea da».[4]

Erreferentziak

  1. «Hablando de paz con… Carmen Claudín — FundiPau» fundipau.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  2. «Carmen Claudín» Revista 5W (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  3. Azcoiti, Javier Biosca. (2022-10-03). «Carmen Claudín, experta en Rusia: "En esta escalada militar, a Putin prácticamente solo le queda lo nuclear"» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  4. Susaeta, Igor. ««Sobietar Batasunaren garaitik bada NATOren ikuspegi desitxuratu bat»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.