Carmen Artaza
Carmen Artaza Insausti (Donostia, Gipuzkoa, 1995) mezzosopranoa da.[1]
Carmen Artaza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1995 (28/29 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Francisco Escudero Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Biografia
Carmenek musikari ibilbidea Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioan biolinista gisa hasi zuen eta gerora Araoz Gazte abesbatzan abestuz kantuari aukera bat eman eta ildo horri ekin zion. 2021. urtean Michelle Breedt irakaslearekin ikasten ari da Frankfurteko Hochschule für Musik und darstellende Kunst-en. Opera Ikasketetan masterra du Guildhall School of Drc and Music.[2] Ikasteaz gain kontzertuak ematen dihardu. Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin egin zuen debuta. Gerora, Salzburgoko jaialdian (Austria) parte hartu zuen,[3] eta harrezkero garrantzi handiko orkestrekin lan egiteko aukera izan du. Carmenen hitzetan:
Kantua nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenetariko bat da. Ez dut esango kantua dela egiten dudan gauza bakarra, kantuaz gainera, bizitza dudalako. Pasio bat da, oso gustuko dut, eta ohore bat da horretaz bizitzeko eta lan egiteko aukera izatea.
Kantu lehiaketetan ere hartu du parte. Aurkeztu zen lehenengo lehiaketa irabazi egin zuen eta horri esker, Alemaniara ikastera joateko beka lortu zuen. Ondoren hainbat sari jaso zituen, besteak bete, Bartzelonako Tenor Viñas Nazioarteko Kantu Lehiaketako irabazlea izan zen. Sari nagusiaz gainera, beste bost sari eskuratu zituen, tartean, Mozart saria, munduko 500 ahotsek baino gehiagok parte hartu zuten lehiaketan.
Kontzertuak
Pandemia garaian zenbait kontzertu bertan behera geratu zitzaizkion, 2021eko otsailean Berlingo Filarmonikarekin aurreikusita zuen kontzertua adibidez. Hala ere, Berlinen, Frankfurten eta Madrilen errezital ugari ditu hitzartuak. Euskal Herrian abesteko aukera ere ez du baztertzen.
Sariak
- Berlingo 45. Nazioarteko kantu lehiaketako sari berezia,
- Berlingo Filarmonika Abesbatzaren talentuen 4. campuseko sari berezia
- Luis Mariano nazioarteko lehiaketako lehen saria.
- Felix Mendelssohn Bartholdy kantu lehiaketako lehen saria.[4]
- 2021ean Nazioarteko Cant Tenor Viñas 58. edizioa irabazi zuen,[5] horrez gain Mozart Saria eta Espainiako abeslari onenari saria ere jaso zituen [2]
Erreferentziak
- Mallona, Olatz Enzunza. ««Orain nire ibilbideko momenturik gorenean nago»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-04).
- Press, Europa. (2021-01-22). «La mezzosoprano Carmen Artaza, ganadora de la 58 edición del Concurso Internacional de Cant Tenor Viñas» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-04).
- «Carmen Artaza: «Cantar en Salzburgo fue empezar a cumplir sueños»» El Diario Vasco 2019-12-28 (Noiz kontsultatua: 2021-02-04).
- Carmen Artaza obtiene el primer premio de canto del Felix Mendelssohn Bartholdy/. .
- Efe. (). «La mezzosoprano Carmen Artaza triunfa en el Concurs Internacional de Cant Tenor Viñas» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2021-02-04).