Carmen Adarraga
Carmen Adarraga Elitzaran (Hernani, Gipuzkoa, 1921eko uztailaren 5a - ib., 2004ko irailaren 19a) gipuzkoar kirolaria izan zen, saskibaloian, eskubaloian eta belar hockeyan aritutakoa.
Carmen Adarraga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1921eko uztailaren 5a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Hernani, 2004ko irailaren 19a (83 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | saskibaloi jokalaria, eskubaloi jokalaria eta belar hockey jokalaria |
1942an Espainiako lehen emakumezko saskibaloi selekzioko kapitaina izan zen, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean gauerdian Italiaren aurka jokatutako partidan.[1] Hiru aldiz izan zen Espainiako txapeldun bere taldearekin, Donostiako Emakumezkoen sekzioarekin. Espainiako eskubaloi eta belar hockey selekzioetan ere jokatu zuen.
2016an, Gipuzkoako Foru Aldundiak Carmen Adarraga Saria sortu zuen, beren jarreragatik eta ibilbideagatik, kirolean nabarmentzen diren emakumeak saritzeko asmotan.[2]
Biografia
Carmen Adarraga Elitzaran 1921eko uztailaren 5ean jaio zen hernaniarra izan zen. Aita Luis zen, Adarraga txokolatearen sortzailea, Juan de Urbieta Etorbidean, Ispizua kaleko izkinan, eta urteetan Lanbide Eskolaren parean egon zen. Carmen izan zen neba-arreben artean Hernanin bizi eta auzotarren artean eta jatetxeetan ospetsua zen gozogintzaren administrazioa eraman zuena. Hamabi neba-arrebako familiari “Adarraga kirolariak” deitzen zioten. Garai bat markatu zuten jarduera horretan, batzuk banakako kiroletan. Juan Bautista kasu, Londresko Olinpiar Jokoetan parte hartzera iritsi zen eta horregatik, Deportivo Hernani Klubaren armarria bost eraztun horiekin apaintzen da.[3]
Carmen Adarraga Elitzaran gerraostean, frankismoaren hasieran aritu zen kirolean, oso garai zaila emakumeak etxetik kanpo nabarmentzeko.[4] Sasoi hartan Erregimenak debekatu egiten zuen emakumeen kirola.[3] Oso kirolzalea zen familia batean jaio zen, eta bera izan zen saskibaloiko, eskubaloiko eta hockeyko selekzioen buru.[4]
Semearen hitzetan:
"Hernanin, emakumezkoen saskibaloi-taldea mutilena baino lehen sortu zen".
Carmen Adarraga langile handiak, irakasle-ikasketak egin zituen, janari-denda bateko arduraduna izan zen eta Adarraga txokolategi eta gozogintzan ere aritu zen.[4]Urte askoan Irazusta zinemako txartel-saltzailea ere izan zen.[3]
Leandro Irazusta txirrinduari ospetsuarekin ezkondu eta bost seme-alaba izan zituen. Juan Luis nagusienak lehen pinitoak egin zituen futbol-atezain gisa CD Hernanin, eta gerora Sabadell eta Zaragozarekin lehen mailara iritsi zen. Elena Medinako jokalaria saskibaloian goreneko mailan nabarmendu zen, Mabel Realeko hockeyan, Tito atletismoan eta saskibaloian apal samar ibilita, kirol kazetaritzaritzari ekin zion, eta Susana, nazioarteko atleta eta IVEFeko zuzendaria, 2015ean utzi behar izan zuen, gaixotasun larri baten ondoren.[3]
Kirolarien aitzindaria
Carmen Adarraga Gipuzkoako kirolaren aitzindaria izan zen. Zalantzarik gabe, merkantzien artean ere ibili zen, saskibaloi-partida bat jokatu nahi bazuen. Adarraga, Hernanin jaioa, Espainiako saskibaloi-selekzioaren historiako lehen kapitaina izan zen, 1942. urtean Italiaren aurka jokatu zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, gauerdian.[5]
Gainera, Adarraga belar-hockeyko eta eskubaloiko jokalaria izan zen, eta horrexek erakusten du 1940ko hamarkadan oso zaila zela kirol-espiritua garatzea.
Sariak eta aintzatespenak
- 2020an,Hernaniko atletismo pista ondoko jolas-parkeak bere izena du. Herritarrei irekitako ekitaldi horretan, Udalaren eta Berdintasun Kontseiluaren ordezkariek eta Adarragako senideek parte hartu zuten.[3][4][6]
- 2016an, Gipuzkoako Foru Aldundiak Carmen Adarraga Saria sortu zuen, beren jarreragatik eta ibilbideagatik kirolean nabarmentzen diren emakumeak saritzeko asmotan.[2][3]
- Carmen Adarraga omenaldi sarietako bideoa
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Carmen Adarraga, capitana de la primera selección española de baloncesto» El Correo 2020-01-23.
- Gipuzkoako Foru Aldundia. Carmen Adarraga Saria. .
- [http://ondarea.hernani.eus/hernani/urtekariak/pdf/1408.pdf Carmen Adarraga Elizaran: Hernaniarra apasionada por el deporte y emprendedora también en el trabajo, Tito Irazusta Adarraga (Hernani, 2020; 46-48. orr.). ].
- (Gaztelaniaz) «Hernani dedica un parque a Carmen Adarraga Elizaran» Noticias de Gipuzkoa 2020-02-01 (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
- «Carmen Adarraga - Bilatu» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
- «Hasi saioa Facebook-en» Facebook (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).