Carmen (eleberria)
Carmen Prosper Mériméeren eleberri laburra da, 1845ean argitaratua. Maitasun eta heriotzazko kontakizuna da, eta Carmen askatasunaren, erotismoaren eta patuaren irudi bihurtzen da bertan. Beste obra askoren iturburua izan da Carmen: opera (G. Bizet, 1875), balleta (R. Petit, 1949), zinema (Carmen, J. Feyder, 1926; Carmen Jones, O. Preminger, 1954), etab. Jatorrizko obran, Don José euskalduna da (Elizondokoa), Carmenek bera Etxalarkoa dela dio eta euskaraz mintzatzen dira zenbait pasartetan.[1]
Carmen | |
---|---|
Carmen, Mériméek berak eginiko akuarela | |
Datuak | |
Idazlea | Prosper Mérimée (1845) |
Argitaratze-data | 1845 |
Generoa | Eleberri laburra |
Jatorrizko izenburua | Carmen |
Hizkuntza | Frantses |
Herrialdea | Frantzia |
Euskaraz | |
Izenburua | Carmen |
Itzultzailea | Asun Garikano |
Argitaratze-data | 1992 |
Orrialdeak | 93 |
ISBN | 84-7681-128-4 |
- Artikulu hau eleberriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Carmen».
Hamabost urte lehenago Espainiara egindako bidaia batean Montijoko kondesak kontatu omen zion idazle frantsesari nobelaren oinarrian dagoen gertaera, alegia, bere amorantea hil zuen gaizkile jeloskorraren istorioa.[2]
Asun Garikanok euskaratu zuen 1992an Pamiela argitaletxearentzat.[3]
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
- «Carmen, literatur unibertsalaren euskal mitoa» Argia 2004-2-1.
- «Asun Garikano: «Carmen euskalduna den ala ez irakurleak erabaki beharko du»» Argia 2004-2-1.
Ikus, gainera
- Karmen Etxalarkoa pastorala.