Carme Ruscalleda

Carme Ruscalleda i Serra (Sant Pol de Mar, Maresme, 1952ko maiatzaren 8a) Kataluniako sukaldaria da. Antoni Balam senarrarekin batera Sant Pau izeneko bi jatetxeren jabe izan da: 2019ko urrian itxi zen Sant Pol de Mar-eko jatetxea eta Tokioko izen bereko jatetxea. Jatetxe katalanak Michelin Gidako hiru izar zituen eta duela gutxi Japonian ireki denak bi lortu ditu. Ondoren, Cuina Estudi izeneko gastronomia proiektu esperimental bati ekin dio.[1]

Carme Ruscalleda

(2006)
Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarme Ruscalleda i Serra
JaiotzaSant Pol de Mar, 1952ko maiatzaren 8a (71 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jardueraksukaldariburua, sukaldaria eta idazlea
Jasotako sariak

2009an, Bartzelonako Mandarin Oriental hoteleko Moments berrireki zuen, Raül Balam semearen zuzendaritzapean eta 2012an bi Michelin izar lortu zituen.[1]

Biografia

Nekazari eta merkatari familia batean jaio zen eta Merkataritza ikasketak egin zituen. Familiak zuen urdaitegi negozioan hasi zen lanean eta etxera eramateko platerak zituen atal bat gehitu zuen.

Sukaldari berritzaileenetako bat da, eta Kataluniako hiru Michelin izar lortu dituen lehen sukaldaria da. Autodidakta eta abangoardista, baina beti Kataluniako sukaldaritzaren tradiziotik hurbil. Familia nekazari eta merkatari batean jaio zen, merkataritza ikasi zuen eta familia-negozioan hasi zen urdaitegian, eta plater-sail bat sartu zuen berak sukaldean aritzeko. 1988an, Toni Balam senarrarekin batera Sant Pau izeneko bi jatetxeren jabe izan da: 2019ko urrian itxi zen Sant Pol de Mar-eko jatetxea eta Tokioko izen bereko jatetxea. Jatetxe horrek dagoeneko bi Michelin izar ditu.[2] Bere sukaldaritza Kataluniako sukaldaritza tradizionalean oinarritzen da batez ere. Sukaldari honek ematen dion kitu berezia prestatzen dituen arrain plateretan nabarmentzen da.

Argitalpenak

Hainbat hizkuntzatara itzuli den Cuinar per ser feliç [3] liburua idatzi du baita beste errezeta-liburu batzuk ere sukaldari profesional zein ez-profesionalenei zuzenduak.

  • Deu anys de cuina al Sant Pau (1998)
  • Del plat a la vida (2000)
  • Cuinar per ser feliç (2001)
  • Un any amb Carme Ruscalleda (2004)
  • Cuina a casa (2005)
  • La cuina més fàcil i moderna (2006)
  • Carme Ruscalleda's Mediterranean cuisine (2007)

Aintzatespenak

Sariak

Carme Ruscalleda, 2018ko San Jordi egunean
  • Obra del Ballet Popular erakundeak emandako Gizalegezko Merezimenduaren Domina.
  • 1998ko Gastronomia Sari Nazionala
  • Sanchez Cotán saria, Espainiako Gastronomia Akademiaren eskutik, jatetxeko karta onenari
  • 1. Ostalaritzako Bikaintasunaren Davidoff saria
  • Gabonetako Gastronomia Sariak: Urteko Sukaldaritza
  • Sukaldari onenaren saria
  • Urrezko sukaldari saria
  • Urteko sukaldariaren saria
  • 2004ko Gourmetour Sariak
  • 2004ko Sant Jordi gurutzea[8]
  • Kulturako Sari Nazionala (2019)[7]

Oharrak

Carme Ruscalleda Pere Vilàren sardana bat ere bada. La Flama izeneko coblak dantzarako sardanez osatutako Ballem-la CD-liburuan entzun daiteke.

Erreferentziak

  1. (Katalanez) «Carme Ruscalleda i Serra | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  2. (Gaztelaniaz) Rivas, Rosa. (2019-04-03). «Carme Ruscalleda celebra los 15 años de su restaurante en Tokio con un cambio de local» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  3. (Katalanez) Ruscalleda, Carme. (2018). «CUINAR PER SER FELIÇ» casadellibro (LABUTXACA) ISBN 9788496863682. (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  4. (Katalanez) TV3. El convidat. (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  5. (Katalanez) 324cat. (2012-10-30). «Sant Pol de Mar nomena Carme Ruscalleda filla predilecta de la vila» CCMA (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  6. (Katalanez) «El Parlament lliura les medalles d'Honor de la institució a Anna Veiga, Núria Gispert i Carme Ruscalleda» CCMA 2013-09-10 (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  7. (Katalanez) «La gastronomia, per primer cop als Premis Nacionals de Cultura amb Carme Ruscalleda» CCMA 2019-03-20 (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  8. (Katalanez) «Carme Ruscalleda i Serra» Departament de la Presidència (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.