Carme Karr i Alfonsetti
Carme Karr i Alfonsetti (Bartzelona, 1865eko martxoaren 16a – 1943ko abenduaren 29a)[1] kazetari, idazle, musikologo eta publizista feminista eta bakezalea izan zen.[2]
Carme Karr i Alfonsetti | |
---|---|
(1909) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Carme Karr i Alfonsetti |
Jaiotza | Bartzelona, 1865eko martxoaren 16a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Bartzelona, 1943ko abenduaren 29a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Montjuïceko hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Josep Maria de Lasarte i de Janer (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, itzultzailea, idazlea, kazetaria, musikologoa, editorea eta sufragista |
Izengoitia(k) | Joana Romeu eta Xènia |
Karr, Dolors Monserdàrekin batera, zeinekin kolaboratu baitzuen, XX. mendearen hasierako feminismo katalanaren sustatzaile aurreratuenetako bat izan zen defendatzen baitzituen emakumeen eskubideak, edozein lanbidetan jardun ahal izateko nahiz aukera-berdintasunerako gaituko zituzten tresnak eskuratzeko. Bere feminismoaren ikuskera Feminalen, La Il-lustració Catalana aldizkariaren gehigarrian, azaldu zuen luze eta zabal. Karrek 1907tik 1917ra zuzendu zuen aldizkaria, eta Joana Romeu izengoitiarekin ere sinatu zuen. Beste hainbat hedabidetan ere agertu ziren bere kolaborazioak, adibidez, Diario de Barcelona-n, La Veu de Catalunya-n, Or y Grana-n (1906-1907) —bertan Solidaridat Catalana-ren auzia defendatu zuen—, Ofrena-n (1916-17), La Mainada-n (1922-23), La Actualidad-en, Día Gráfico-n eta Valentziako Las Provincias-en. Batzuetan Xènia izengoitiarekin sinatzen zuen, Eugeni d'Ors idazlearen Xènius ezizenari erreferentzia eginez. Carmek, gaztetan, hainbat polemika izan zituen Bartzelonako filosofoarekin.
Biografia
Carmeren aita, Eugène Karr, frantsesa zen, eta ama, Emilia Alfonsetti, italiarra. Eugène Karr ingeniari metalurgikoa zen eta Katalunian kontsulordea. Ama Carmenek urte bat baino ez zuela hil zen;[3] horregatik, txikitan bere inudeak, amaren papera beteko zuenak, hazi zuen. Carmen Karr Alphonse Karr nobelagile frantsesaren iloba ere bazen. Haurtzaroan, Bartzelona eta Perpinyà artean hazi eta hezi egin zen, Bartzelonako eta Figueresko Maria Birjinaren Aurkenearen eskola dominikoetan.[3] 1890ean Josep Maria de Lasarte i de Janerrekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituen: Montserrat (1891-1905), Juan (1892-1960), Paulina (1893ko uztailaren 23an jaio[4] eta 1976ko abenduaren 22an hil zen[5]) eta Carme.[6]
Kazetaria
Carme Karrek erabateko dedikazioa eskaini zion prentsa jardunari XX. mendeko bigarren hamarkadan; horri esker, kazetari produkzio erregularra garatu zuen, bere lanak hainbat gairi eta argitalpeni irekiak zeudelarik. Horregatik, Carme geroago ohikoa izango zen kazetari profesionalaren aurrekaritzat hartu izan da. Atzerriko familia batean jaio zen arren, Kataluniako kultura-bizitzan integratu zen eta L'Avenç (Aurrerabidea) aldizkarian hasi zen lanean, eta, aurrerago, Joventut (Gazteria) aldizkarian. Carmeren kulturak eta prestakuntzak kazetaritzan sartzea erraztu zioten, eta arlo horretan bere ideia moderno eta aurrerakoiak adierazteko bidea aukitu zuen. Xèniaren izengoitiaz Eugeni de Ors-ekin hasi zen eztabaidan, La Veu de Catalulnya egunkariko Xènius-ekin, hain zuzen, eta haren izenarekin artikuluak sinatu zituen katalanez eta gaztelaniaz Diario de Barcelona, El Día Gráfico eta Las Provincias egunkarietan.[6]
1906an La Ilustració Catalana aldizkari grafikoa agertu zenean, zuzendariak emakumeentzako hileroko gehigarria prestatzeko eskatu zion. Horrela jaio zen Feminal, 1907tik 1917ra arteko ibilbidea izango zuen aldizkaria. Carmek, haren zuzendari eta bultzatzaileak, kalitate handiko aldizkaria plazaratzea lortu zuen, bai edukiari eta baita alde grafikoari ere zegokienez.[1] Feminal hileko laugarren larunbatean argitaratzen zen, eta bere orrialdeetan mende hasierako emakume-ahots ahaltsuenak jaso zituen: Dolors Monserdà, Agnès Armengol i Altayó, Felip Palma (Palmira Ventós i Cullell-en goitizena), Maria Domènech i Escoté, Sara Llorens Carreres, Joaquina Rosal, Mercè Pedrós, Isabel Serra eta Castellàko kondesa. Karrek ez zion inoiz utzi garaiko prentsan parte hartzeari, bere izenarekin sinatzen zuen edo El Escardot (Kardabera) gisako izengoitiekin. Frantsesa, alemana eta gaztelania ongi menderatzen zituen arren, katalana lehenetsi zuen bere idazkietako adierazpide gisa.[6]
Ekintzaile eta feminista
Bere interesei dagokienez, katalanismoak, bakezaletasunak eta feminismoak eragiten zioten bereziki. Kazetari gisa eta bere eguneroko-praxian, beti ahalegindu zen gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzen eta emakumeak animatzen profesionalki gaituko zituen prestakuntza baterantz.
Intelektual konprometitu eta aktibo izanik, Carmen Karr La Llar egoitzaren fundazio eta zuzendaritzarekin lotuta egon zen 1913an. Egoitza hori emakumezko irakasle eta ikasleen ikasketak zabaltzeko lehen hezkuntza-gunea izan zen, eskola ingelesen antzera, eta gai horri buruzko saiakera bat argitaratu zuen, La llar izenekoa.[7]
Carmen Karr 1915ean sorturiko Kataluniako Emakume Pazifisten Komitearen sustatzailea eta presidentea izan zen. Batzorde horren filosofia 1921eko Emakumezkoen Ekintza elkartearen sorreraren oinarrian dago. Talde feminista horren lana erabakigarria izango da Feminal 1925ean berriro argitaratzeko ahaleginean, orain gaztelaniaz, beste behin ere emakumeen eskubide zibil eta politikoen aldeko borroka azpimarratuz. Horrez gain, 1931n Macià presidenteari zuzendutako agiria sinatu zuten emakumeentzako botoa eskatzeko.[7]
1929ko Erakusketa Unibertsalean Emakumearen Pabiloia zuzendu zuen. Bertan, Espainia osoko emakumeen lana erakusten zen, garaiko aurreiritziei aurre eginez.[7]
Hizlaria
Karrek lan nabarmena egin zuen hizlari gisa —Bartzelonako Ateneoan hitz egin zuen lehen emakumea izan zen—[1][8], bai emakumeen egoeraren hobekuntzaren alde eta bai emakumeen irakaskuntza modernizatzearen alde ere, gizonek bezala lan egiteko aukera eta oinarrizko kultura izan zezaten. Gainera, ezkongabeko emakumeak autonomoak izateko eta gizartean funtzio sozial duin bat betzeko eskubidea aldarrikatzen zuen; horrez gain, emakume langileentzat lan-poltsa bat, kalitatezko prestakuntza eskainiko zuten lan-eskolak eta amatasunean gertatzen ziren lan-tratu diskriminatzaileei aurre egiteko mutualitateak eskatzen zituen.[1] Kataluniako feminismoari buruzko hitzaldi horiek piztu zuten interesaren ondorioz, berehala argitaratu ziren La Cataluña astekarian, eta hilabete batzuk geroago, 'Cultura femenina. Estudi i orientacions' izeneko liburukian jaso ziren.[7]
Urte batzuk geroago, 1916an, zenbait kataluniar intelektual eta feminista nabarmenekin batera, hala nola, Dolors Monserdà edo Rosa Sensat, beste hitzaldi sorta bat garatu zuen, "Emakumeen hezkuntza" izenburupean. Hitzaldi horiek, berriz ere, emakumeen hezkuntzaren eta prestakuntzaren modernizazioari eta parekatzeari buruzko liburu baterako material bihurtu ziren: 'Educación femenina'.[7]
Literaturgilea
Kazetaritzako testuez gain, Carme Karrek narratiba laburra, eleberria, antzerkia eta haurrentzako ipuinak landu zituen.[6]
1902an, L 'Escardot (Kardabera) eta Una liceista (Lizeoko kide bat) ezizenekin sinatuta, bere lehen narrazioak argitaratu zituen Joventut (Gazteria) aldizkarian. Hainbat urtez kazetaritzako testuak idazten aritu ondoren, 1906an bi eleberri argitaratu zituen: Bolves: quadrets eta Clixés: Estudis en prosa. Biek ere klase ertaineko emakume burgesaren arazoak hartzen zituzten sakoneko erreferente tematikotzat. 1912an La vida de Joan Franch eleberria idatzi zuen, Lore Jokoetan saritua eta Lectura Popular-ek argitaratua. Urte batzuk geroago, 1925ean, beste narrazio bat argitaratu zuen 'La novela femenina' bilduman: Por la dicha.[7]
Umeentzako narrazioak ere idatzi zituen (Contes de l'àvia, 1934; Garba de contes, 1935; El libro de Puli, 1942; Nick (conte de mitjanit), 1931; Cuentos a mis nietos, 1932; eta abar) eta baita zenbait antzezlan ere (Un raig de sol, 1908; Els ídols, 1911; Caritat, 1918).
Musikan aditua
Carme Karr musikazale amorratua zen. Musikari buruzko prestakuntza espezifikorik gabe, baina musikari oso lotutako familia-ingurunearekin, Carmen Karr oso aditu ezaguna izan zen Katalunian, Kataluniako musika-kulturari buruzko bere lan eta ekarpenengatik, arlo horretako kritika eta ikerketengatik, bere sorkuntza pertsonalengatik eta egile katalanen literatura-piezei buruzko partitura eta konponketengatik, bereziki kanturako eta pianorako.
Musikalizatutako edo Karrek sortutako pieza garrantzitsuenen artean, Cansons (1903), La Mort del rossinyol (1903), Las Aranyas (1903), Flors d 'escardot cançons catalanes (1907), El testament d' Amèlia (1908), Orquídea lieder kantu eta pianorako (1916), La filla de Maria, La Non non dels papellons, La Mort de la Verge eta Caterina Alberten "L'enamorat a l'enamorada" poema ("La Tralla" 1907).[7]
Azken urteak
Askatasunaren eta bakezaletasunaren maitalea izanik, Gerra Zibilak, frankismoak eta Bigarren Mundu Gerrak erabat atsekabetu zuten. Horren ondorioz, apurka-apurka itzaltzen joan zen, 1943an Sarriáko etxean hil zen arte, bere obrak inolako ezagutzarik hartu gabe.[6] Montjuïceko hilerrian (Bartzelona) lurperatuta dago.
Esker onak
Kataluniako Generalitateak Memorial Carme Karr sariak sortu zituen; sari horien xedea Kataluniako publizitate- eta kazetaritza-hedabideetan gizon eta emakumeentzako aukera-berdintasuna sustatzea da. Horrez gain, bere izena jarri dio Lledoners espetxean kokatutako Carme Karr Helduen Prestakuntzarako Zentroari (abenduaren 2ko 232/2008 Dekretua).
Kale bana eskaini diote Montgat, Sant Vicenç de Castellet eta Sant Quirze del Vallès hirietan. Urte askoan Duquessa d 'Orleans kaleko 17. zenbakian bizi izan zen, Sarrià-n (Bartzelona). Horregatik, Bartzelonako auzune horretan ere kale bat eskaini diote eta baita Casa Orlandai eraikin historikoko aretoetako bat ere.
Capital de la Cultura Catalana (Kataluniako Kulturaren Hiriburua) ekimenaren antolatzaileek, Carme Karr, beste 24 lagunekin batera, Humanitateen esparruko Kataluniako pertsonarik jakintsuena aukeratzeko hautagaitzat hartu zuten, eta atal honetako 5 finalistetako bat izateko bozkatua izan zen.
Lanak
Eleberria
- De la vida d'en Joan Franch. Bartzelona: Il·lustració Catalana, Lectura popular biblioteca d'autors catalans 53, 1913.[6]
- La Fi del Lliure. Bartzelona: l'Avenç Grafic, La novel·la d'ara 77, 1924.
Narrazio laburra
- Bolves: quadrets ['L'Escardot' ezizenaz] (Lluís Viaren hitzaurrea). Bartzelona: L'Avenç, Biblioteca popular de L'avenç 52, 1906.
- Clixés: estudis en prosa. [L'Escardot' ezizenaz] Bartzelona: Joventut [Fidel Giró], 1906. Bartzelona. 268 or.; 8º mlla. (Horsori Editorial-ekberrargitaraturik Clàssiques Catalanes bilduman, 5. zk., 2008).
- Por la dicha. Bartzelona: Publicaciones Mundial, 'La novela femenina' bilduma; 1. urtea, 22. zk.
- Oració íntima. 1931ko azaroa. Ms. 1029 Biblioteca de Montserrat.
Ume eta gazteentzako narratiba
- Nick: conte de mitjanit (Lola Angladak ilustratua). Bartzelona: Caixa de Pensions per a la Vellesa i d'Estalvis, Obra de Previsió, Cultura i Beneficència, 1931.
- Cuentos a mis nietos (Rosario de Velascok ilustraturik). Burgos: Hijos de Santiago Rodriguez, 1932.
- Contes de l'àvia (Maria i Clotilde Cirici Pellicer-ek ilustratua). Bartzelona: Llibreria Bonavia, 1934.
- Garba de contes. Girona: Dalmau Carles, Pla Editors, 1935.
- El libro de Puli; (Mariona Lluch-ek ilustratua). Barcelona : Ars, 1942.
Antzerkia
- Un raig de sol, 1908 (komedia).
- Els Ídols: quadre en un acte y en prosa. Bartzelona: Bartomeu Baxarias, 'De tots colors' bilduma, 1911.
- Caritat, 1918.
Literatura kritika eta saiakera
- Cultura femenina. Estudi i Orientacions. Bartzelona: L'Avenç, 1910. 1910eko apirilaren 6, 13 eta 20an Bartzelonako Ateneoan emandako hitzaldiak.[1] 2020an berrargitaratuak.[8]
- (Beste batzuekin batera) Educación Femenina, 1916ko urtarrilaren 31n eta otsailaren 1, 3, 4 eta 5ean Bartzelonako Ateneoan emandako hitzaldiak. Librería Parera argitaletxea, Bartzelona.
- La Llar (el Hogar): residència d'estudiantes i professores i Escola de la Dona a Barcelona. Bartzelona: Impremta La Renaixensa, 191?. Egonaldi-baldintzen opuskulua.
Partiturak
- Cansons [sic]; lletra d'Apel·les Mestres. Bartzelona?: 1903. Conté: Preludi de primavera i Cansó trista.
- La Mort del rossinyol, 1903
- Las Aranyas, 1903
- Flors d'escardot: cançons catalanes, 1907. Bartzelona (Rambla de S. José, 29) : Sindicato Musical Barcelonés Dotesio.
- Orquídea kantu eta pianorako liedak, 1916
- La Non non dels papellons
- La filla de Maria
- La Mort de la Verge
- Tranzit. Generoa: Lied (saloia), 1906. Ilustració Catalana-Feminal, 31. zk. 1907/10/31
- El testament d'Amèlia (1908, zarzuela, Joan Baptista Espadaler i Colomer-ekin)
- Caterina Albert-en "L'enamorat a l'enamorada" poema ("La Tralla", 1907), Carme Karren musikala.
- Goigs de la Mare de Déu de Pompeia
Erreferentziak
- Molas, Sílvia Marimon. (2021-01-11). Carme Karr, una veu contra la societat patriarcal del 1910. .
- (Katalanez) «Carme Karr i Alfonsetti» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0035406.xml.
- Pessarrodona, Marta. (2006). Donasses : primera sèrie. (1. argitaraldia) Edicions Destino ISBN 84-9710-085-9. PMC 68087923. (Noiz kontsultatua: 2021-11-27).
- Bartzelonako Udalaren jaiotza-erregistroan, 1893. urtean, ikus daitekeenez, Paulina erregistro zibilean inskribatu zuten 1954an.
- «Necrológicas». La Vanguardia, 1976-12-23, 39. or.
- «Diccionari Biogràfic de Dones - Carme Kaar Alfonsetti» dbd.vives.org (Noiz kontsultatua: 2021-11-27).
- (Gaztelaniaz) Sánchez Dueñas, Blas. (2013-09-26). «Carmen Karr D’Alaforetto (1865-1943) | Escritoras en la prensa» www.escritorasenlaprensa.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-27).
- (Gaztelaniaz) Susana Tavera, eta Araceli Bruch. (2020). Carme Karr contra la incultura femenina. (1. argitaraldia) Eumo ISBN 978-84-9766-715-9. PMC 1251786882. (Noiz kontsultatua: 2021-11-27).
Bibliografia
- Ainaud de Lasarte, Josep M. (2008). Carme Karr. Bartzelona: Infiesta.
- Arnau, Carme. (2006) Carme Karr i 'Feminal'. Revista de Catalunya 221. zk., 2006ko urria, 85-96. or.
- Pessarrodona, Marta (2006). Carme Karr Alfonsetti, la Ur-feminista catalana. Donasses. Bartzelona: Destino, 22-31. or.
- Panchón, Carme i González-Agàpito, Josep. (2000) Carme Karr i el feminisme com a problema d'educació social, In: Pilar Heras i Conrad Vilanou (ed.): Pedagogia del segle XX en femení. Bartzelona: Facultat de Pedagogia, Universitat de Barcelona,
- Segura, Isabel (2008). Els feminismes de Feminal. Bartzelona: Institut Català de les Dones.
- Bruch, Araceli eta Tavera, Susanna. Carme Karr contra la incultura femenina (2020). Eumo Editorial. Col.leció Capsa de Pandora. Carme Karrek Bartzelonako Ateneoan emaniko sarrerako azterlana eta berrargitalpena: "L'estat social i moral de la dona a Catalunya" (1910eko apirilaren 6a), "Estudi d'observació dels diferents tipus de la noia casadora barcelonina" (1910eko apirilaren 13a) eta "La societat barcelonina, la intervenció que la dona té en ella, i de com és tractada generalment per l'home" (1910eko apirilaren 20a)
Kanpo estekak
- (Katalanez) «Carme Karr y Alfonsetti» Associació d'Escriptors en Llengua Catalana (AELC).
- (Katalanez) «Carme Karr i Alfonsetti» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0035406.xml.
- Fons local de publicacions periòdiques digitalitzades. Bertan, Bartzelonako Diputazioaren weborrian, Feminal aldizkariaren eta Carme Karrek idatzi zuen beste aldizkari batzuen zenbaki guztiak aurki daitezke.
- ARCA, Arxiu de Revistes Catalanes Antigues. Bertan Carme Karri buruzko erreferentzia asko digitalizaturik aurki daitezke.
- Antoni Babra, "Estudi de la cultura femenina segons Carme Karr dins el catolicisme social de la primeria del segle XX" Revista Catalana de Teologia, 2005, 30. liburukia, 1. zk.
- Nash, Mary. Feminisme català i presa de consciència de les dones
- A mes filles, LA LITERATURA INFANTIL I JUVENIL FINS A 1931.
- Corcoy, Marta (2007/12/18) 1907-2007: 100 anys de Feminal, la primera revista feminista catalana Associació de Dones Periodistes.
- Grup de fans a Facebook.