Carlota O'Neill
Carlota O'Neill de Lamo (Madril, 1905eko martxoaren 27a-Caracas, 2000ko ekainaren 20a) espainiar idazle eta kazetari feminista izan zen. Virgilio Leret kapitainaren emaztea zen; 1936an Melillan izandako altxamenduaren aurka egin ondoren kolpistek exekutatu zuten izan zen. Carlota ia bost urte eman zituen espetxean, eta, behin askatua, erbestera abiatu zen. Carlota Lionell eta Laura de Noves ezizenez ere idatzi zuen. Madrilen kale batek bere izena darama.
Carlota O'Neill | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Carlota Alejandra Regina Micaela O'Neill y de Lamo |
Jaiotza | Madril, 1905eko martxoaren 27a |
Herrialdea | Espainia Mexiko |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Caracas, 2000ko ekainaren 20a (95 urte) |
Familia | |
Ama | Regina de Lamo |
Ezkontidea(k) | Virgilio Leret (1929ko otsaila - 1936ko uztailaren 17a) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea eta antzerkigilea |
Izengoitia(k) | Carlota O'Neill, Carlota Lionell eta Laura de Noves |
Genero artistikoa | romantic fiction (en) drama eleberria biografia |
Biografia
Carlota Alejandra Regina Micaela O'Neill y Lamo 1905eko martxoaren 27an jaio zen Madrilen, Enrique O'Neill Acosta irlandar jatorriko diplomatiko mexikar baten eta Regina de Lamo espainiarra —Nora Avante ezizena— idazlearen alaba. Ama pianista eta sindikalismoaren eta kooperatibismoaren defendatzaile sutsua eta Lluis Companysen kolaboratzailea izan zen. Enriqueta O'Neill arreba zuen —Regina Flavio ezizenez—, idazlea ere izan zen, bere aitaren aurreko ezkontza bateko hainbat anai-arrebaz gain. Haren osaba Carlos Lamo y Jiménez, Rosario de Acuña idazle eta kazetariaren bikote sentimentala izan zen. Lidia Falcón O'Neill politikari eta idazlearen izeba zen.
Geroago, bere familia Bartzelonara joan zen bizitzera, eta bertan Virgilio Leret militarra ezagutu zuen, eta harekin bi alaba izan zituen, María Gabriela (Mariela) eta Carlota (Loti). Carlota eta Virgilio bigarren alaba espero zutenean, beren seme-alaben egoera juridikoa babesteko helburu bakarrarekin, ezkondu ziren. Feminista eta ezkertiarra, Carlota O'Neillek lan dramatikoak idatzi zituen Nosotros Central de Teatro Proletarirekin; horrela, Madrilen Al Rojo antzezlana estreinatu zuen 1933ko otsailaren 11n, eta Nosotras aldizkaria sortu eta zuzendu zuen 1934an.
1936ko uztailean Melillan zegoen senarrarekin eta alabekin. Senarra Marokoko Ekialdeko Eremuko Aire Armadako eta Melillako Atalayongo itsas hegazkinen baseko buru zen. Leret kolpearen aurka zegoene eta, horregatik, matxinoek Lereten erresistentziari amaiera eman eta hil egin zuten.[1] Emazteak ez zuen bere heriotzaren berri geroago arte ez zuen jakingo. Erasoaren ostean, Carlota O'Neill atxilotu zuten 1936ko uztailaren 22an. Atxilotu eta hemazortzi hilabetera epaitu zuten auzitegi militar batek. Leporatzen zioten egitateak frogatu gabe zeudenez, 1936ko abuztuaren 19an epaileak auzia artxibatzea dekretatu zuen, 1936ko abuztuaren 21ean jakinarazi zioten erabakia. Hala ere, ez zuten inoiz aske utzi. Gerra Kontseilu batean aurkeztu zuten eta sei urteko kartzela zigorra ezarri zioten, Armada iraintzea delituagatik.
1938ko martxoaren 18an, Melillako Victoria Grande gotorlekuko espetxean zegoela, eta alaba adingabeak penintsulara eramaten zituztela jakin zuenean, espetxekideei eraso egin zien eta oihu egin zuen: «Hiltzaileak, gizatxarrak, lotsagabeak; nire senarra hil duzue eta orain nire alabak eramaten dituzue». Adierazpen horien ondorioz, bigarren Gerra Kontseilu bat ireki zitzaion, Armada iraintzea egotzita, eta, azkenean, absolbitu egin zuten.
1940ko uztailaren 12an, Melillako Erantzukizun Politikoen Auzitegiak beste auzi bat ireki zion idazleari non adierazten zuten bere senar Leret kapitainarengan eta haren egileen idazkietan izan zuen eragin nagusiak egoera anarkiko eta zorigaiztokoa sustatzen lagundu zuela, eta horrek mugimendu nazionalaren hasiera beharrezko bihurtu zuela. Auzitegi batek bost urtez gaitasungabetu zuen estatuko, probintziako eta udalerriko kargu publikoak betetzeko eta zigor ekonomiko bat ordaintzeko. Haren aurkako prozesu horietan guztietan haren aitaginarrebak, Carlos Manuel Leret y Úbeda teniente-koronel kolpistak, paper garrantzitsua izan zuen.
Espetxetik irten ondoren, Carlota O'Neillek alaben zaintza lortu zuen eta bizitzera Bartzelonara joan ziren. Enriqueta O 'Neill (Regina Flavio) arrebak garai hartan karlista eta Bartzelonako prentsa-idazkari probintziala zen José Bernabe Olivarekin izandako harremanei esker, alabak Bartzelonako Cristo Reyren Misiolarien zentro batera eraman zituen. Laura de Noves ezizenez egin zuen lan eleberrigile gisa, eta erregimeneko hedabide ofizialek eman zioten lana, ahizpari esker. Etapa hori literaturaren esparruan izan zen bere garai emankorrena.
Azkenik, lehen Venezuelan eta ondoren Mexikon erbesteratzea lortu zuen. Han idatziko zuen, urte batzuk geroago, Una mujer en la guerra de España, haren autobiografia. 1964an Mexikon argitaratu zen jatorriz, Una mexicana en la guerra de España izenburupean. Liburuak zabalkunde handia izan zuen eta ingelesera eta poloniera itzuli zen.
Carlota O'Neill 95 urte zituela hil zen, 2000ko ekainaren 20an, Caracasen. 2017an Madrilgo kale bati bere izena jarri zioten.[2][3]
Obra
Kazetari gisa aldizkari eta hedabide ugarietan lan egin zuen. Horrela, aurretik eta gerra garaian, Nosotras aldizkaria sortu zuen, eta beste batzuetan idatzi zuen: Ahora, La Estampa, La Libertad, La Linterna. Gerra ondoren, izengoitiekin, ¡Hola!, El Hogar y la Moda, Lecturas, Siluetas aldizkarietan idatzi zuen. Irratirako gidoiak ere idatzi zituen.
Liburu asko plazaratu zuen ere. Hauek sinaduren arabera azalduko ditugu:
Carlota O'Neill gisa
Antzezlanak
- Al Rojo - El paraíso perdido. Torremozas 2021 ISBN 978-84-7839-874-4
Eleberri erromantikoak
- ¡No tenéis corazón! (1924)
- Eva Glaydthon (1924)
- Historia de un beso (1925)
- Pigmalión (1925)
Beste motatako lanak
- ¿Qué sabe usted de Safo?: amó a las mujeres y a los hombres (1960)
- "Amor": diario de una desintoxicación (1963)
- La verdad de Venezuela (1968)
- Los muertos también hablan (1973)
- Teatro (1974)
- Romanza de las rejas: prosa poética (1977)
- Cinco maneras de morir: diálogos (1982)
- Circe y los cerdos; Cómo fue España encadenada; Los que no pudieron huir (1997)
Autobiografia
- Una mujer en la guerra de España = Una mexicana en la guerra de España (1964)
Carlota Lionell gisa
Nobelatutako biografia
- La triste romanza de amor de Franz Schubert (1942)
Laura de Noves gisa
Antzezlanak
- Paraíso recobrado. Torremozas 2021. ISBN 978-84-7839-874-4
Nobelatutako biografiak
- E. D'araquy (1942)
- El amor imposible de Gustavo Adolfo Bécquer (1942)
- Elisabeth Vigée-Lebrun: pintora de reinas (1944)
Eleberri erromantikoak
- Rascacielos (1942)
- Beso a usted la mano, señora (1943)
- Esposa fugitiva (1943)
- Al servicio del corazón (1945)
- En mitad del corazón (1949)
- …y la luz se hizo
- ¿Quiere usted ser mi marido?
- La señorita del antifaz
- Las amó a todas
- No fue vencida
- Patricia Packerson pierde el tren
- Vidas divergentes[4]
Chiquita
- Chiquita modista: manual de modistería práctico Elena Ramosekin batera) (1955)
- Chiquita en sociedad: guía y orientación para comportarse en el trato social (1955)
- Chiquita se casa (1955)
Erreferentziak
- https://web.archive.org/web/20110520075913/http://www.noticiasdenavarra.com/2011/03/15/ocio-y-cultura/cultura/un-documental-rescata-la-figura-del-militar-e-ingeniero-pamplones-virgilio-leret-ruiz
- Biografia Espainiako Historiaren Errege Akademiaren webgunean.
- https://elpais.com/diario/2004/12/12/domingo/1102827158_850215.html
- Laura de Noves BiblioRomancen.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Elena Sierraren erreportaia, Bilbao aldizkarian, 2022ko martxoan.
- (Gaztelaniaz):Biografia Espainiako Historiaren Errege Akademiaren webgunean.
- (Gaztelaniaz):Heroina webguneko biografia.