Carlos Slepoy
Carlos Alberto Slepoy Prada (Buenos Aires, 1949ko urriaren 2-Madril, 2017ko apirilaren 17), Carli Slepoy bezala ere ezagututa, Espainian erbesteratutako argentinar jurista izan zen. Oso ezaguna egin diktadura desberdinen biktimeen defentsan.
Carlos Slepoy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1949ko urriaren 2a |
Herrialdea | Argentina |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Madril, 2017ko apirilaren 17a (67 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Buenos Airesko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua eta giza eskubideen aldeko ekintzailea |
Biografia
1975an Buenos Airesko Unibertsitatean zuzenbide ikasketak burutu zituen. Urte horrietan militante ezkertiarra zen eta lan-zuzenbidearen alorrean lan egiten zuen. Alianza Anticomunista Argentina eskuin-muturreko taldeak bahitu eta torturatu zuen. Bere talde bereko beste bost pertsona oraindik gaur egun ez dira agertu: Oscar Di Dío, Adolfo Chorni, Alberto Antebi, Nora Hochman y Alberto Podgaetsky. 1976ko martxoaren 15ean, Argentinako estatu-kolpea bederatzi egun baino lehen, Slepoy atxilotua izan zen, María Estela Martínez de Perón gobernu konstituzionalaren garaian. Atxilotzaileak Escuela de Mecánica de la Armadako militarrak izan ziren. Torturatua eta mehatxatua, azkenik, espetxeratua izan zen.
1977an askatua izan zen eta Espainian erbesteratu zen. Madrilen abokatu bezala lan egin zuen. 1982ko urtarrilaren 17an, UGT sindikatuko abokatua zenean, Madrilen, mozkortuta zegoen polizia nazional batek tiro egin zion eta larriki zauritu zuen; zauri horren ondorioz, denborarekin, gurpil-aulkian ibiltzeko beharra izan zuen. 1998an, Baltasar Garzón epailarekin batera, Augusto Pinochet diktadore txiletarraren aurka aritu zen; ondorioz, diktadorea atxilotua izan zen Erresuma Batuan, herrialde horretan ebakuntza bat egiteko zegoenean. 2010ean, beste abokatuekin batera, Francoren diktaduraren krimenen aurkako kereila aurkeztu zuen.
Bere bizitza osoan Giza eskubideen aldeko militantea izan zen Slepoy.
2017ko apirilaren 17an hil zen, 68 urte zituelarik, organu desberdinen arazoak izanez gero. Egun horietan Público aldizkari digilatalak omenaldi bat egin nahi zion haren bitartean egunkariaren Giza eskubideen defentsaren aktibismoa saritzeko sortu duten lehenengo saria emateko.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Arantza Iraolaren komentarioa Berrian.
- (Gaztelaniaz):Elkarrizketa Carlos Spaloyri Palestinari buruz You Tuben.
- (Gaztelaniaz):Carlos Slepoy Nodo50 webgunean.