Carlos Reutemann
Carlos Reutemann (Santa Fe, 1942ko apirilaren 12a - ibidem, 2021eko uztailaren 7a) argentinar auto-pilotua izan zen. 1970eko hamarraldiko 1 Formulako pilotu onenetako bat. 1967an egin zuen debuta pilotu profesional gisa. 1969an, Brabham taldean sartu zen 2 Formulako lasterketetan parte hartzera. 1970ean, laugarren geratu zen Europako Txapelketan, eta bigarren eta laugarren berriro, hurrengo bi urteetan. 1974an, 1 Formulako eliteko pilotuen artean sartu zen, Ferrari taldean. Bost urte geroago, Lotus taldean sartu zen, eta, urtebete geroago, Williams britainiarrean. Azkeneko talde horrekin hirugarren postua lortu zuen munduko txapelketan, eta bigarren tokia 1981ean, Nelson Piquet puntu bakar batez nagusitu zitzaionean. 1981ean erretiratu zen. Guztira, 146 lasterketetan parte hartu zuen, eta horietako hamabi irabazi zituen. Gero, politikan sartu zen; 1991n, Santa Feko probintziako gobernadore hautatu zuten, Alderdi Justizialistako (peronista) kide zela.
Carlos Reutemann | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(1981) | |||||||||
2015eko abenduaren 10a - 2021eko uztailaren 7a - Alejandra Vucasovich (en) → Barrutia: Santa Fe probintzia
1999ko abenduaren 11 - 2003ko abenduaren 11
1995eko abenduaren 13a - 1999ko abenduaren 10a Barrutia: Santa Fe probintzia
1991ko abenduaren 11 - 1995eko abenduaren 11 | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Santa Fe, 1942ko apirilaren 12a | ||||||||
Herrialdea | Argentina | ||||||||
Heriotza | Santa Fe, 2021eko uztailaren 7a (79 urte) | ||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko odoljarioa | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | 1 Formulako gidaria, politikaria, automobil-pilotua eta agricultural producer (en) | ||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||
Lantokia(k) | Buenos Aires | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Justicialist Party (en) |
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlos Reutemann |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.