Carlos Pera

Carlos Pera Tambo (Barakaldo, 1952ko ekainaren 25a - Calp, 2019ko apirilaren 24a) bizkaitar mediku eta politikaria izan zen.

Carlos Pera

Barakaldoko alkatea

1991 - 2003
Jesús María Rodríguez Orrantia - Tontxu Rodríguez
Bizitza
JaiotzaBarakaldo, 1952ko ekainaren 25a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaCalp, 2019ko apirilaren 24a (66 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzirujaua eta politikaria
Enplegatzailea(k)Osakidetza
KidetzaPSE-EE
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Medikuntzan lizentziaduna, bere arlo profesionalean jardun zuen 1981 eta 1988 artean; 1987an, ordea, PSE-EEn sartu zen, eta lau urte geroago lortu zuen alkatetza aurreneko aldiz, Jesus Maria Rodriguez Orrantia alderdikideak utzitako lekua hartuta.[1]

Hiru legealdi igaro zituen zeregin horretan, 2003ra arte. EAJrekin koalizioa osatuta gobernatu zuen lehen bi legealdietan. Laugarrenez ere aurkeztekoa zen, baina azkenean Tontxu Rodriguezek ordezkatu zuen, Perak ez baitzuen onartu alderdiak prestatutako zerrenda. Hiru urte lehenago, 2000an, alderdiko Bizkaiko idazkari nagusi izateko lehian sartu zen Patxi Lopezekin, baina Lopez nagusitu zitzaion. Udala utzita, Osakidetzan egin zuen lan, Barakaldon bertan.[1]

Erreferentziak

  1. Urain, Jon O.. (2019-04-27). «Barakaldo berriaren «sustatzaile»» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.