Carlos Ibarguren

Carlos Perfecto Ibarguren (Salta, 1877ko apirilaren 18a Buenos Aires, 1956ko apirilaren 3a) akademiko, historialari eta politikari argentinarra izan zen. Politikoki, hasieran joera liberalarekin lotu zen, eta gero nazionalismo korporatibistarekin.

Carlos Ibarguren

Bizitza
JaiotzaSalta, 1877ko apirilaren 18a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires, 1956ko apirilaren 3a (78 urte)
Hobiratze lekuaLa Recoleta hilerria
Hezkuntza
HeziketaBuenos Airesko Unibertsitatea
Colegio Nacional de Buenos Aires (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta politikaria
Enplegatzailea(k)Buenos Airesko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaNational Academy of History of Argentina (en) Itzuli
Academia Argentina de Letras (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Democratic Progressive Party (en) Itzuli

Biografia

Federico Eulogio Ibarguren eta Margarita Magdalena Uribururen semea zen. [1]

1898an lizentziatu zen Buenos Aireseko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean. Lanbidez akademikoa, Ibarguren Historiako katedraduna izan zen Colegio Nacional del Norte ikastetxean eta, 1902az geroztik, Zuzenbide Erromatarreko irakaslea Buenos Aireseko Unibertsitatean.

1904ko ekainaren 15ean María Eugenia Aguirre Lynchekin ezkondu zen, eta harekin bederatzi seme-alaba izan zituen; horien artean Carlos genealogista eta Federico bere aita bezalako historialaria nabarmentzen dira.

1904tik aurrera gobernuko hainbat kargu izan zituen. Bere esperientzian oinarrituta, Roque Sáenz Peña presidenteak Justizia eta Instrukzio Publiko ministro izendatu zuen, kargu hori 1914ra arte bete zuen.

Horren ondoren, Ibargurenek Unión Cívica Radical alderdiaren aldekoa izan zen denbora batez. Hala ere, Partido Demócrata Progresista alderdiaren sortzaileetako bat bihurtu zen 1914an eta alderdiko presidenteordea izan zen. Eginkizun horretan Hipólito Yrigoyenen gobernuaren kritikari sendoa bihurtu zen. 1920ko hauteskunde legegileetan hautagai izan zen Lisandro de la Torre eta Ezequiel Ramos Mexíaren garaiko intelektualen zerrenda integratuz, hautesleen sostengua lortu ez zutenak.

1922ko presidentetzarako hauteskundeetarako Partido Demócrata Progresista alderdiaren hautagaia aukeratu zuten eta botoen % 7,7 lortu zuen.

Une honetara arte Ibarguren liberalismoarekin lotua zegoen, baina 1920ko hamarkadan bere jarrera aldatu zuen. Bere liburuak, La literatura y la gran guerra, nazionalismoaren aldeko aldaketa erakutsi zuen. Masak jarduera erreakzionarioaren babesleku gisa erabiltzeko interesa piztu zitzaion eta, hala, faxismoaren ideietara hurbildu zen.

José Félix Uriburu jeneralaren (Ibargurenen bigarren lehengusua) 1930eko estatu kolpearen ondoren, Kordobako probintziako kontrolatzaile federal izendatu zuten 1930 eta 1931 artean . Diktadoreari demokrazia ordezkatzailea korporatibismorako aldatzeko eskatu zion eta eredu ekonomiko hori bere pentsamendua menperatzera iritsi zen. 1948an, Ibargurenen aholkuz, Juan Domingo Perónen gobernuak korporazioei parlamentuko ordezkaritza ematea pentsatu zuen, baina proiektu hori ez zen 1949ko Argentinako Konstituzioaren barruan sartzen .

Peronismoarekin identifikatu arren, ez zuen beren gobernuen baitan kargu formalik izan, bere jarduera akademikoan arreta jarriz.

Ibarguren Buenos Airesen hil zen 1956an, eta familiako mausoleoan lurperatu zuten La Recoleta hilerrian. [1]

Idazle lana

  • Juan Manuel de Rosas (1930)
  • En la penumbra de la Historia Argentina (1932)
  • Estampas de Argentinos (1935)
  • Las sociedades literarias y la revolución argentina (1937)
  • "La reforma Constitucional, sus fundamentos y su estructura" (1948)
  • San Martín íntimo (1950)
  • La historia que he vivido (1955).

Argentinako Letren Akademiako presidente ere izan zen

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.