Carlos Gorostiza

Carlos Gorostiza (Buenos Aires, Argentina, 1920ko ekainaren 7a - Buenos Aires, 2016ko uztailaren 19a) argentinar antzerkigilea izan zen. XX. mendearen erdialdeko Argentinako antzerki-joera berriaren sortzailea.

Carlos Gorostiza

Bizitza
JaiotzaPalermo (Buenos Aires), 1920ko ekainaren 7a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires, 2016ko uztailaren 19a (96 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, idazlea, gidoilaria, film-zuzendaria, poeta, antzerkigilea eta politikaria
Enplegatzailea(k)Buenos Airesko Unibertsitatea
Jasotako sariak

IMDB: nm0331253 Discogs: 4683040 Edit the value on Wikidata

Biografia

Argentinako antzerki independentea deitu dena sortu zuen, eta bere garaiko antzerkigileen aitzindari izan zen, antzerkigintzaren giltzarri, Hego Ameriketako antzerkigintza aztertu dutenentzat. Poesia, antzerki-lanak eta txotxongiloa egiten hasi zen berak sortutako konpainiarekin (Los títeres de la estrella grande). Konpainia horrentzat idatzi zituen, besteak beste, La clave encantada (1943) eta Nuevos títeres (1949). Azkeneko urte horretan, arrakasta handia izan zuen antzerki independentearen munduan, El puente ("Zubia") obrarekin. Handik aurrera, Hispanoamerikako antzerkigile ospetsuenetako bat izan zen.

Gorostizaren antzerki-lanak, errealismoaren konbentzioetatik irten gabe, Buenos Airesko kaleko hizkerarekin, jendea, ohiturak eta gizarte-harremanetan sortzen diren arazo moralak aztertzen ditu, existentzialismotik gertu dagoen ikuspegi bati jarraituz.

Lan aipagarriak ditu, besteak beste: Marta Ferrari (1954, filma), El pan de la locura (1958, "Eromenaren ogia", antzezlana), Los prójimos (1967, "Hurkoak", antzezlana), El lugar (1970, "Lekua", antzezlana) eta Aeroplanos (1989, "Aireplanoak", antzezlana), El patio de atrás (1994, "Atzeko patioa", antzezlana) , Vuelan las palomas (1999, "Usoek hegan egiten dute", eleberria), La buena gente (2001, "Jende ona", eleberria), El merodeador enmascarado (2004, "Kuxkuxero mozorrotua", oroitzapenak).

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.