Carlos Fuentes

Carlos Fuentes Macías (Panama Hiria, 1928ko azaroaren 11 Mexiko Hiria, 2012ko maiatzaren 15a [1]) mexikar idazlea izan zen. XX. mendeko mexikar idazle nagusietako bat izan zen eta, Julio Cortázar, Gabriel García Márquez eta Vargas Llosarekin batera, Latinoamerikako literatura idazlerik handienetakoa eta emankorrenetakoa. 1977an Rómulo Gallegos saria jaso zuen, 1987an Miguel de Cervantes saria, 1994an Letretako Asturiasko Printzea saria eta 2003an Frantziako Ohorezko Legioaren Ofizial Handiaren domina.

Carlos Fuentes

ambassador of Mexico to France (en) Itzuli

1975 - 1978
Bizitza
JaiotzaPanama Hiria, 1928ko azaroaren 11
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria, 2012ko maiatzaren 15a (83 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k)Rita Macedo  (1957 -  1972)
Silvia Lemus (en) Itzuli  (1976 -  2012ko maiatzaren 15a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
The Grange School, Santiago (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria, diplomazialaria, eleberrigilea, abokatua, kazetaria, legelari-poeta, prosalaria, antzerkigilea, iritzi-kazetaria, unibertsitateko irakaslea, kritikaria eta polimata
Enplegatzailea(k)Brown Unibertsitatea
Columbia Unibertsitatea
Harvard Unibertsitatea
Princetongo Unibertsitatea
Pennsylvaniako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaColegio Nacional (en) Itzuli
Academia Mexicana de la Lengua
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoaolerkigintza
antzerkia

IMDB: nm0297391 Allocine: 28195 Allmovie: p25243
Twitter: CarlosFuentesMX Musicbrainz: 0bb3d315-85ff-442f-9d32-3bc9e7dab90b Discogs: 437888 Find a Grave: 90171250 Edit the value on Wikidata

Bizitza eta lanak

Gaztetan aldizkari politikoetan idatzi zuen, eta ondoren eleberrigintzan hasi zen. La región más transparente (1958, Eskualde gardenena) eleberrian gaurko Mexikoko gizartea zorrotz kritikatu zuen. La muerte de Artemio Cruz (1962, Artemio Cruzen heriotza, euskaratzailea: Zuriñe Goti Artabe[2]) idazlanean iraultzaile izandako batek hiltzera doanean, egindako aitorkizunak azaltzen ditu teknika berritzaile batez. Hurrengo eleberrietan bezala (Zona sagrada, 1967, Ingurune sakratua), barne bakarrizketa ugari erabiltzen du idazleak. 1967an Cambio de piel (Azal berritzea) ere argitaratu zuen, ziur asko haren eleberririk berritzaileena.

Fuentesenak dira, baita ere, Terra Nostra (1975), La cabeza de la hidra (1978, Hidraren burua), eta Gringo Viejo (1985, Gringo Zaharra). Ipuin bildumak ere idatzi ditu, sarri fantasiazko gaiak hartuta, Los días enmascarados, esaterako (1954, Egun mozorrotuak), edo Aura (1962) eta Cantar de ciegos (1964, Itsuen kantua).

Azken urteetako lanen artean azpimarratzekoak ditu: El naranjo o los círculos del tiempo (1993, Laranjondoa edo denboraren zirkuluak), Diana o la cazadora solitaria (1994, Diana edo ehiztari bakartia) autobiografia, eta harekin batera trilogia osatzen duten Aquiles el guerrillero (Akiles borrokalaria) eta Prometeo, el precio de la libertad (Prometeo, askatasunaren prezioa); Nuevo tiempo mexicano (1995, Mexikoren garai berria), Chiapasko matxinadari buruz; La frontera de cristal (1997, Beirazko muga), Estatu Batuen eta Mexikoren arteko harremanak aztergai dituena. 1998an argitaratu zituen Retratos en el tiempo (Erretratuak denboran zehar) eta Los años con Laura Díaz (Laura Díazekin igarotako urteak). Baditu, orobat, saiakera bikainak, azkenetako bat, Geografía de la novela (1993, Eleberriaren geografia) etab.

Zinemazale amorratua zen, eta genero horretan ere ausartu zen. Las dos Elenas, Un alma pura, El gallo de oro eta Pedro Páramo filmeen gidoiak bereak dira, besteak beste.[3]

Eleberrien zerrenda

  • La región más transparente (1958)
  • Las buenas conciencias (1959)
  • La muerte de Artemio Cruz (1962)
  • Aura (1962)
  • Zona Sagrada (1967)
  • Cambio de piel (1967)
  • Cumpleaños (1969)
  • Terra Nostra (1975)
  • La cabeza de la hidra (1978)
  • Agua Quemada. Cuarteto Narrativo (1983)
  • Gringo Viejo (1985)
  • Cristóbal Nonato (1987)
  • La Campaña (1990)
  • La Frontera de Cristal. Una novela en nueve cuentos (1995)
  • Los años con Laura Díaz (1999)
  • Instinto de Inez (2001)
  • La Silla del Águila (2003)
  • Todas las familias felices (2006)
  • La voluntad y la fortuna (2008)
  • Adán en Edén (2009)
  • Vlad (2010)
  • Antología de cuentos Carolina Grau (2010)

Erreferentziak

  1. Carlos Fuentes idazlea hil da Eitb.com
  2. Carlos FUENTES: Artemio Cruzen heriotza Itzultzailea: Zuriñe Goti Artabe. Ibaizabal, 2002. Armiarma.com
  3. Erredakzioa. «Carlos Fuentes hil da, Latinoamerikako literatur berriaren bide-urratzailea» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.