Carlos Cuevas
Carlos Cuevas Sisó, artistikoki Carlos Cuevas izenarekin ezaguna (Montcada i Reixac, Bartzelona, 1995eko abenduaren 27an) telebista, zinema eta antzerki aktore espainiarra da. Bereziki ezaguna Ventdelplà telesailean Biel Delmás papera interpretatzeagatik, baita Merlí telesailean Pol Rubio papera antzezteagatik ere.
Carlos Cuevas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Montcada i Reixac, 1995eko abenduaren 27a (28 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta telebista-aktorea |
Altuera | 173 zentimetro |
|
Bizitza
Publizitate munduan jardun zuen umetan, bost urte zituela. 2002an, aktore gisa estreinatu zen TVC produzitutako filmean, La mujer de hielo izena zuena, Lídia Zimmermanek zuzendua eta Marc Cartes eta Natasha Yarovenko protagonistak zituena. 2004tik aurrera, ahots-aktore gisa lan egin du telebistako eta irratiaren publizitate kanpainetarako, baita film batzuetarako ere. 2003. urtean telebistako munduan hasi zen Trilita-ren kapituluarekin, El Triciclek zuzendutako TV3 seriea.
Lanak
2005ean, eta 9 urte besterik ez zituela, Katalunian ezaguna egin zen Biel Delmàsen papera antzezteagatik TV3ko Ventdelplà telesailean. 2010. urtera arte iraun zuen telesailak, eta zazpi denboraldietan 330 kapitulutan lan egin zuen, telesaila amaitu zen arte.
2009an bere lehen saiakera egin zuen filmaren munduan, Daniren paperarekin Cruzando el limite filmean, Xavi Giménez filmatuta eta Filmaxek ekoiztua.
2011an Richard Nelonen Madame Melville obra antzeztu zuen Clara Segura eta Montse Vellvehírekin, Àngel Llácer zuzenduta.
2012an Antena 3 telebista katearen Luna, el misterio de Calenda telesailean parte hartu zuen Tomasen pertsonaia antzeztuz. Urte horren amaieran, Kataluniako Antzoki Nazionalean Andreu Benito, Angela Jové, Francesc Garrido, Jaume Madaula, Joan Carreras, Andrés Herrada, Mikel Iglesias, Albert Espinosa, Daniel Sicart, Andreu Rifé, Albert Baró, Clara de Ramón eta Òscar Blancorekin batera Els nostres tigres beuen llet antzerki-lanean parte hartu zuen.
2013ko maiatzaren 8tik ekainaren 22ra arte TNCan berriro lan egiten aritu zen, Emma Vilarasau, Míriam Iscla, Anna Moliner, Jordi Banacolocha, Pep Planas, Pepa López eta Joan Carrerasekin batera, Barcelona antzerki-lana eginez, Pere Rierak zuzenduta eta Espainiako Gerra Zibilari buruz datza, tropa frankistek Bartzelona bonbardatu zuten egunari buruz hain zuzen ere.
2015ean, Ahora o nunca filma lehen aldiz antzeztu zuen María Ripollek zuzenduta eta Dani Rovira eta María Valverdek antzeztuta. Gainera, urte hartan, TV3 serieko Merlí telesailean parte artu zuen Pol Rubio pertsonaia antzeztuz. Seriea, herritarren artean oso harrera ona izan zuen, horregatik, La Sexta sare nazionalean gaztelaniaz bikoiztu zen.
2016an agerpen txiki bat egin zuen Espainiako telebistako El misterio del tiempo telesailean, fikziozko youtuber arrakastatsua antzeztuz. Maiatzean Shakespeareko Romeo eta Julieta antzerki-lanean protagonista izan zen, Bartzelonako Espai La Secan Clàudia Benitorekin batera eta Marc Chornet zuzenduta. Urte horretako irailean berriro Pol Rubion bihurtu zen Merlí telesailaren denboraldi berrian.
2016ko urrian Espainiako telebistaren Cuéntame como pasó telesailaren hamargarren denboraldian parte hartu zuen, Marcos antzeztuz. Elisabet Casanovasekin batera, Merlí serieko protagonistetako bat, 2017ko urteari ongi etorria eman zioten hamabitako kanpaiak ematen Kataluniako telebista publikoan.
Filmografia
- La mujer de hielo (2002)
- Ventdelplà (2005-2010)
- Cruzando el límite (2009)
- Madame Melville (2011)
- Luna, el misterio de Calenda (2012)
- Els nostres tigres beuen llet (2012)
- Barcelona (2013)
- Ahora o nunca (2015)
- Merlí (2015-2018)
- El ministerio del tiempo (2016)
- Romeo eta Julieta (antzerkia) (2016)
- Cuéntame como paso (2016)
- Merlí Sapere Aude (2019-2021)
- Alguien tiene que morir (2019)
- Smiley (2022)