Carlos Castillo Armas
Carlos Alberto Castillo Armas (Santa Lucía Cotzumalguapa, Escuintla, 1914ko azaroaren 4a - Guatemalako Presidentetza Etxea, 1957ko uztailaren 26a). Guatemalako militar eta politikari bat izan zen. Guatemalako presidentea 1954ko uztailaren 8tik 1957ko uztailean presidentearen etxean hil zuten arte. Estatu Batuetako CIAk antolatutako Guatemalako 1954ko estatu-kolpearen buru izateagatik egin zen ezaguna.
Carlos Castillo Armas | |||||
---|---|---|---|---|---|
1954ko irailaren 1a - 1957ko uztailaren 26a ← Elfego Hernán Monzón Aguirre (en) - Luis Arturo González López (en) →
1954ko uztailaren 7a - 1957ko uztailaren 26a ← Elfego Hernán Monzón Aguirre (en) - Luis Arturo González López (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Carlos Alberto Castillo Armas | ||||
Jaiotza | Santa Lucía Cotzumalguapa (en) , 1914ko azaroaren 4a | ||||
Herrialdea | Guatemala | ||||
Heriotza | Guatemalako Hiria eta National Palace (en) , 1957ko uztailaren 26a (42 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Guatemala City General Cemetery (en) | ||||
Heriotza modua | giza hilketa | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Odilia Palomo Paíz (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Escuela Politécnica (Guatemala) (en) | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Army of Guatemala (en) | ||||
Gradua | koronel | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Alderdi politikoa | National Liberation Movement (en) | ||||
Bere Gobernuan, Guatemalan gurtza askatasuna eta Eliza Katolikoaren nortasun juridikoa aldarrikatu ziren, Liberalismoak eta Komunismoak eragindako ustezko laidoengatik konpentsazio bezala. Gertaera hau ospatzeko, Monseñor Mariano Rossellekin batera meza bat eskaini zuen Estadio Olinpikoan, non Guatemalako San Frantziskoren tenpluko Andre Mariaren irudiaren Koroatze Kanoniko Historikoa egin zen, Errepublikaren zaindari nagusi bezala, eta, era berean, boto nazional bat eman zitzaion amabirgin horri.
Biografia
Hegoaldeko Santa Lucía Cotzumalguapa hirian jaio zen, Escuintla departamenduan. Eskola Politeknikoan ofizial bezala graduatu zen, ondoren Kansaseko Fort Leavenworth base militarrean entrenatu zuten, non herrialde hartako zenbait militarrekin adiskidetasun harremanak ezarri zituen.
1944an Jorge Ubico presidentearen aurkako mugimenduetan parte hartu zuen, eta 1944ko Guatemalako Iraultzan Federico Ponce Vaides jenerala boteretik kendu zuen. Honek Eskola Politeknikoko zuzendari izendatua izateko balio izan zion. Postu horretatik, Juan José Arévalo doktorearen agindupean herrialdea hartzen ari zen zuzendaritza sozialista eta aurrerakoiaren aurka agertu zen, eta Francisco Javier Arana koronelaren buruzagitzarekin bat egin zuen.