Carlos Cánovas
Carlos Cánovas Ziaurriz (Hellín, 1951ko ekainaren 20a) nafar argazkilaria da.[1][2] Albaceten jaio zen 1951n, baina haur zela lekualdatu zen Iruñera. 1970ean egin zuen bere lehen dokumental zinematografikoa, baina 1972an argazki kamera bat erosi, eta handik aurrera argazkilaritzatik segitzea erabaki zuen.[3] Argazkilaritza historikoa landu du, baita kritika ere. Bere lan batzuk Nafarroako Museoan, Sofia Erregina Museoan edota Frantziako Liburutegi Nazionalean izan dira.
Carlos Cánovas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Carlos Cánovas Ciáurriz |
Jaiotza | Hellín, 1951ko ekainaren 20a (72 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria eta argazki-kritikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
carloscanovas.com |
2020an Kulturaren Vianako Printzea Saria eman zioten.
Erreferentziak
- Sougez, M.L.; Pérez Gallardo, H.. (2003). Diccionario de historia de la fotografía. Madril: Ediciones Cátedra, 94 or. ISBN 84-376-2038-4..
- Auer, Michèle eta Michel. (1985). Encyclopédie internationale des photographes de 1839 à nos jours/Photographers Encyclopaedia International 1839 to the Present. I (A-K) Hermance: Editions Camera Obscura ISBN 978-2-903671-05-2..
- «Argazki bidez, historiagile» Berria 2020-07-18 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.