Carlo Petrini
Carlo Petrini (Bra, Piemonte, 1949ko ekainaren 22an) Slow Food mugimendu internazionalaren fundatzailea da.
Carlo Petrini | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bra, 1949ko ekaina (74 urte) |
Herrialdea | Italia |
Lehen hizkuntza | italiera |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea, politikaria, gidoilaria eta ekologoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Italiako Alderdi Demokratikoa |
Bizitza
Trenton Soziologia ikasketak egin ondoren politikan jardun zuen. Ganbero Rosso, Il Manifesto egunkariko gehigarriaren bultzatzaileetako bat izan zen Bra hiriko udaletxean zegoelarik. 1977tik gastronomia gaietan espezializatutako aldizkari italiarretan idazten du.
Petrinik Libera e Benemerita Associazione degli Amici del Barolo sortu zuen, zeina 1986ko uztailean Arcigola izeneko elkartean bihurtu zen. Bide horretan jarraituz 1989ko abenduaren 9an Parisen Slow Food mugimendua aurkeztu zuen, elkarte horren nazioarteko lahendakaria da gaur egun.
Bere ideietatik sortu dira Turingo Gustuaren Nazioarteko Erakustazoka, Zientzia Gastronomikoen Unibertsitatea eta Terra Madre sarea.
Sariak
- 2000: Communicator of the Year Trophy (IWSC, International Wine and Spirit Competition)
- 2002: Sicco Mansholt saria nekazaritza iraunkorraren sustapenarentzat.
- 2004: European Hero Time Magazine-ek emana.
Liburuak
- Petrini Carlo, Buono, Pulito e Giusto, Einaudi.
- Petrini Carlo, Slow Food. Le ragioni del gusto, Laterza.
- Petrini Carlo, Atlante delle vigne di Langa. Barolo e Barbaresco, Slow Food Editore.
- Petrini Carlo, Garanzini Gigi, In Francia con l'Italia, Baldini e Castoldi Dalai.
- Petrini Carlo, Radaelli Marisa, Leidi Carlo, La morra nel cuore del Barolo. Storie e immagini di una delle capitali del vino, GRH.