Carlo Maria Giulini

Carlo Maria Giulini (Barletta, 1914ko maiatzaren 9a - Brescia, 2005eko ekainaren 14a) italiar orkestra eta opera-zuzendaria izan zen.

Carlo Maria Giulini

Bizitza
JaiotzaBarletta, 1914ko maiatzaren 9a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1914ko maiatzaren 9a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2005eko ekainaren 14a, 2005eko ekainaren 15a)
HeriotzaBrescia, 2005eko ekainaren 14a (91 urte)
Hezkuntza
HeziketaAccademia Nazionale di Santa Cecilia (en) Itzuli
Accademia Musicale Chigiana (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria eta musika-zuzendaria
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuabiolina
biola
DiskoetxeaEMI
Deutsche Grammophon (en) Itzuli
Sony Classical

IMDB: nm0321338 Spotify: 7LeEa79J3ePCT5pXKQ7Mkv Musicbrainz: 77d09862-c297-40a6-aea5-251a6fc34604 Discogs: 833560 Allmusic: mn0000661735 Find a Grave: 11243485 Edit the value on Wikidata

Txikitan biolineko ikasketak egin zituen, eta 1930. urtean Erromara aldatu zen. Harrezkero, biola ikasten jardun zuen, eta konposizioko ikasketak egin zituen, orobat, Accademia di Santa Cecilian. 1934. urtean Teatro Augustoko orkestran sartu zen, 1944an egin zuen debuta, eta 1953. urtea bitartean irrati estataletako zenbait orkestraren zuzendari izan zen Erroman eta Milanen. Urte hartan, 1953an, Milango La Scala antzokiko orkestraren zuzendari nagusi izendatu zuten, eta handik bi urtera Erromako operako antzokian hasi zen lanean. Bai Milanen eta bai Erroman zinemako zenbait ekoizpenetan parte hartu zuen Giulinik, Franco Zeffirelli eta Luchino Visconti zuzendariekin eta Maria Callas greziar sopranoarekin besteak beste. Bere karreran zehar errepertorio sinfoniko eta liriko zabala interpretatu zuen, baina azken urteetan orkestra zuzendaritzan espezializatu zen, opera-zuzendaritzan baino gehiago. 1968. urtean Chicagoko Orkestra Filarmonikoaren zuzendari gonbidatu nagusi izendatu zuten, eta 1978az gero Los Angelesko Orkestra Filarmonikoaren zuzendari nagusi izan zen. 1984an utzi zuen kargu hura, baina zuzendaritza-lanetan jarraitu zuen handik aurrera.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.