Carlo Levi

Carlo Levi (Turin, 1902ko azaroaren 29aErroma, 1975eko urtarrilaren 4a) XX. mendeko idazle eta margolari italiarrik garrantzitsuenetako bat, Kristo Ebolin geratu zen izenburuko eleberria idatzi zuena (1945ean argitaratua; euskaraz Alberdania argitaletxeak plazaratu zuen 1997an Koldo Biguriren itzulpena.

Carlo Levi

Italiako senataria

1963ko maiatzaren 16a - 1968ko ekainaren 4a
Hautetsia: 4th Legislature of Italy (en) Itzuli
Italiako senataria

1963 - 1972
Hautetsia: 3rd Legislature of Italy (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaTurin, 1902ko azaroaren 29a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1902ko azaroaren 29a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1975eko urtarrilaren 4a)
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaErroma, 1975eko urtarrilaren 4a (72 urte)
Hobiratze lekuaAliano
Heriotza modua: pneumonia
Hezkuntza
HeziketaTuringo Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmediku idazlea, margolaria, politikaria, gidoilaria, kazetaria, medikua eta idazlea
Lantokia(k)Erroma eta Frantzia
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAccademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
MugimenduaArte garaikidea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Italiako Alderdi Komunista

IMDB: nm1047692 Discogs: 2402159 Find a Grave: 11606719 Edit the value on Wikidata
Fitxategi:Carlo Levi-Alassio.jpg, Carlo levi, il padre a passeggio, 1928 (roma, fondaz. carlo levi) 02 firma e data.jpg

Bizitza

Judu jatorriko familia burges turindar batean jaio zen 1902ko azaroaren 29an. Txikitandik zaletu zen pinturarekin, eta bere bizi osoan jarraitu zuen, arrakasta handi samarrarekin.

Turingo Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean ikasi zuen; ikasle garai hartan hasi zen , La Rivoluzione liberale izeneko aldizkari batean kolaborazioak egiten, eta Turingo margolaritzaren abangoardiarekin hasi zen harremanetan.

Giro horretan, Cesare Pavese, Antonio Gramsci eta Luigi Einaudi ezagutu zituen, bai eta bere artegintzaren bilakaeran garrantzi handia izan zuten beste zenbait margolari eta kritikari, Edoardo Persico, Lionello Venturi, Luigi Spazzapan, besteak beste.

1923an lizentziatu zen Medikuntza Fakultatean eta Turingo Unibertsitateko Klinikan egon zen lanean, laguntzaile gisa, 1928ra arte; alabaina, medikuntza alde batera utzi eta pintura eta kazetaritzari ekin zien. 1924an parte hartu zuen Veneziako Biennale delakoan. Turingo margolarien giroan hasi zen eta hainbat erakusketatan parte hartu zuen Italian, Londresen eta Parisen.

1931n "Giustizia e libertà" izeneko mugimendu antifaxistan sartu zen, eta jarduera politikoagatik 1934an atxilotu zuten lehen aldiz; ondoko urtean, berriro atxilotu zuten eta deserrira bidali zuten Italia hegoaldera, Lukania eskualdeko Grassano herrira hasieran eta Aliano herrira ondoren (eleberrian, Gagliano izena eman zion). Esperientzia horretatik jaio zen bere elaberri ospetsua, Kristo Ebolin geratu zen, 1979an Gillo Pontecorvo eta Francesco Rosi zinegileek film bihurtu zutena.

1936an Mussoliniren erregimenak indultua eman zion eta Levi Frantziara joan zen zenbait urtez, baina politikatik urrundu gabe. Italiara, 1943an itzuli zen, eta Partito d'azione izeneko alderdian sartu zen; alderdikide batzuekin batera, Toskana Askatzeko Batzordeak argitaratzen zuen La nazione del popolo izeneko aldizkarian hasi zen idazten.

Einaudi argitaletxeak 1945ean argitaratu zuen bere eleberria, Levik aurreko bi urteetan idatzi zuena. Liburu horretan, Levik Italia hegoaldeko nekazarien bizimodu latza eta Estatuaren utzikeria salatu zituen. Elaberriak berehala lortu zuen sonari esker, idazleak margolariari hartu zion gaina; hala ere, Leviren margolaritzak Lukanian egindako egonaldiaren eragin nabaria izan zuen, errealismo oso pertsonala emanez.

Gerra ostean, Levik kazetaritza lanean jarraitu zuen, Erromako Italia libera egunkariko zuzendaritzan, eta Italia hegoaldearen atzerapenaren aurkako hainbat ekinbide eta jardueratan esku hartu zuen; hainbat urtez, gainera, Turingo La Stampa egunkariko kolaboratzaile ere izan zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlo Levi Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.