Carles Puigdemont

Carles Puigdemont i Casamajó (Amer, Katalunia, 1962ko abenduaren 29) politikaria eta kazetaria da. Gironako alkate ohia, 2016ko urtarrilaren 9tik 2017ko urrira arte Kataluniako presidentea izan zen, Espainiako Gobernuak 155. artikulua aplikatuz kargugabetu zuen arte, Kataluniako independentzia aldarrikapena egin ostean. Gaur egun erbestean bizi da, eta Junts per Catalunya (JxCAT) hauteskunde plataformako burua da.

Carles Puigdemont

(2016)

Junts per Catalunya-ko Presidentea

2020ko abuztuaren 9a - 2022ko ekainaren 4a
Carles Valls i Arnó (en) Itzuli - Laura Borràs i Castanyer

Europarlamentaria

2019ko uztailaren 2a -
Barrutia: Espainia
Hautetsia: 2019 European Parliament election in Spain (en) Itzuli

1. Kataluniako Errepublikarako Kontseiluko presidentea

2018ko martxoaren 8a -
baliorik ez

Kataluniako Parlamentuko diputatua

2018ko urtarrilaren 17a - 2020ko urtarrilaren 7a - Ferran Mascarell
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2017ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak

130. Kataluniako Generalitateko presidentea

2016ko urtarrilaren 12a - 2017ko urriaren 28a
Artur Mas - Quim Torra

Kataluniako Parlamentuko diputatua

2015eko urriaren 26a - 2017ko urriaren 28a
Barrutia: Girona
Hautetsia: 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak

2. Kataluniako Independentziaren Aldeko Udalerrien elkarteko presidente

2015eko uztailaren 17a - 2016ko urtarrilaren 15a
Josep Maria Vila d'Abadal i Serra - Josep Andreu Domingo (en) Itzuli

Kataluniako Parlamentuko diputatua

2012ko abenduaren 17a - 2015eko uztailaren 24a
Barrutia: Girona
Hautetsia: 2012ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak

97. Gironako alkate

2011ko uztailaren 1a - 2016ko urtarrilaren 11
Anna Pagans i Gruartmoner (en) Itzuli - Albert Ballesta i Tura (en) Itzuli

Kataluniako Parlamentuko diputatua

2010eko abenduaren 16a - 2012ko irailaren 27a
Barrutia: Girona
Hautetsia: 2010eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak

Gironako Udaleko zinegotzi

2007ko ekainaren 16a - 2016ko urtarrilaren 11 - Albert Ballesta i Tura (en) Itzuli
Hautetsia: Girona municipal elections 2007 (en) Itzuli, Girona municipal elections 2011 (en) Itzuli, Girona municipal elections 2015 (en) Itzuli

Kataluniako Parlamentuko diputatua

2006ko azaroaren 17a - 2010eko irailaren 22a
Barrutia: Girona
Hautetsia: 2006 Catalan regional election (en) Itzuli
director of Catalan News Agency (en) Itzuli

1999 - 2002 - Joan Besson i Blaya (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaAmer, 1962ko abenduaren 29a (61 urte)
Herrialdea Katalunia
BizilekuaCasa de la República (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaQ28710715 Itzuli
gaztelania
Familia
AitaXavier Puigdemont
AmaNúria Casamajó
Ezkontidea(k)Marcela Topor  (2000ko ekaina -
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
frantsesa
errumaniera
katalana
Jarduerak
Jarduerakmilitante politikoa, kazetaria eta politikaria
Lantokia(k)Bartzelona
Girona eta Casa de la República (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)El Punt  (1982 -
Agència Catalana de Notícies  (1999 -  2002)
Casa de Cultura de Girona (en) Itzuli  (2002 -  2004)
Catalonia Today  (2004 -  2006)
Lan nabarmenak
InfluentziakMartin Luther King eta Nelson Mandela
KidetzaKataluniako Kazetarien Kolejioa
Kataluniako Gaztedi Nazionalista
Errepublikaren Kontseilu
Consell de Govern (Consell per la República) (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaChristian atheism (en) Itzuli
Alderdi politikoa Junts per Catalunya
Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa
Kataluniako Europar Alderdi Demokrata

carlespuigdemont.cat
IMDB: nm4479759 Facebook: KRLSPuigdemont Twitter: KRLS Instagram: carlespuigdemont Youtube: UCti5P8HYAKkln4drO0jfQgA TikTok: krlspuigdemont Flickr: 132980912@N07 Edit the value on Wikidata

2016ko urtarrilaren 10ean Kataluniako Generalitateko presidente izendatua izan zen, historia osoko 130.a, CiUko haren alderdikide eta ordu arteko presidente Artur Masen ordez. 2018ko maiatzaren 14an Quim Torra 131. presidente izendatu zuten, Puigdemontek berak proposatutako hautagaia.

Marcela Topor kazetari errumaniarrarekin ezkonduta dago eta bi alaba ditu.

Lana kazetaritzan

Oinarrizko ikasketak Amerren eta Collell barnetegian egin zituen (Girona). Kazetari moduan oso gazte hasi zen: hamasei urterekin, Los Sitios egunkariaren korrespontsala izan zen Gironan. Filologia ikasketak hasi eta utzi ondoren, kazetaritzan aritzeko. 1981ean, El Punt hasi zen lanean, erredaktoreburu izan arte. Presència aldizkarian ere lan egin zuen. 1994an Cata... què? Catalunya vista per la premsa internacional liburua argitaratu zuen.[1] Lan horretan, Kataluniari buruzko erreferentziak mundu osoko prentsan bildu zituen. 1999an, Generalitatearen enkarguz, Agència Catalana de Notícies (ACN) sortu eta zuzendu zuen 2002 arte. 2004an Catalonia Today egunkariaren zuzendaritza eraman zuen.[2]: hedabide horren helburua Kataluniako informazioa ingelesez zabaltzea zen. 2006an kazetaritza utzi zuen, politikan murgiltzeko.

Ibilbide politikoa

Lehenengo urteak

Puigdemont 2015ean.

2006an, Kataluniako Parlamenturako hautatu zuten Gironan. 2007an Gironako alkatetzarako hautagaia izan zen baina ez zuen irabazi. 2011ren uztailaren 1eko hauteskundeetan, aldiz, irabazi egin zuen eta alkate izan zen: garaipen horrek PSCren ordu arteko hegemonia amaitu zuen.[3]

2015eko uztailean, Associació de Municipis per la Independència izenekoaren presidente izendatu zuten. Kataluniako Parlamenturako 2015eko hauteskundetan, Junts pel Sí koalizioaren Gironako zerrendan hirugarren postuan aurkeztu zen eta berriz ere diputatu akta eskuratu zuen.

2016tik aurrera

2016ko urtarrilean Kataluniako Generalitatearen presidente izendatu zuten, Artur Mas alderdikidea ordezkatuz. 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren ostean, Kataluniako independentzia eta Errepublika berriaren ezarpena aldarrikatu zituen Legebiltzarrean urriaren 27an, han zeukaten gehiengo politikoaren sostenguarekin, aldeko 70 botorekin alegia.[4] Espainiaren batasunaren alde, hango Gobernua eta oposizioko bi alderdi nagusiek lege bat aprobatu zuten Katalunian hartutako erabakiak bertan behera uzteko, kartzela zigorrak eta kargugabetze politikoak ekartzen zituena. Nazioartean, krisialdiak oihartzun handia eduki bazuen ere, Kataluniako Legebiltzarraren aldarrikapena ez zuen izan sostengu argirik.

Mehatxu politiko eta judizial hauengatik Carles Puigdemont erbesteratu behar izan zen Belgikan, Clara Ponsatí, Antoni Comín, Lluís Puig eta Meritxell Serret kontseilariekin batera. 2017ko abenduan egindako hauteskundeetan, Junts per Catalunya plataformaren hautagai burua izan zen, bigarren postuan gelditzen. Hala ere, ERCk mantendutako gehiengoari esker, presidente kargurako izendatu zuten. Hori, ordea, Espainiako agintari judizialek galarazi zuten, haren eskubide politikoak urratuz, 2023ko maiatzean NBEk Espainia gaitzetsiz jakinarazi zuen bezala. Puigdemonti diputatu aulkia kentzea «demokraziaren muinaren kontrakotzat» jo zuen NBEk, eta Espainia bidegabekeria hori ezagutaraztera eta zenbait neurri hartzera kondenatu.[5]

Bitartean, Europan zehar Katalunian bizi den krisialdi soziopolitikoa eta errepresioa azaltzen ibili da: 2018ko urtarrilean bidaiatu zen Suitza eta Danimarkara, eta Kopenhageko unibertsitatean parte hartu zuen mahai inguru batean.[6] Urte horretako martxoan, bestela, Finlandiako legebiltzarrean egon zen hitzaldiak ematen eta bere herrialdeko egoeraz lehenengo eskutik informatzen[7]

Bruselarantz itzultzean, Espainiak bidalitako euroaginduari men eginez, Alemanian poliziak atxilotu eta kartzelan modu prebentiboan sartu behar izan zuten, Schleswig-Holstein ipar-mendebaldeko estatuan, Neumünster espetxean alegia. Egun batzuk geroago, apirilaren 5ean askatu zuten baldintzapean, espainiar epailearen iritziz zegoen ustezko matxinada delitua alemaniar epaileak baztertuta eta estradizioa ukatuta[8] Alemaniako Justizia ministroa eta hainbat komunikabide eta alderdi politiko erabakiaren alde agertu ziren. Bitartean, Clara Ponsatí kontseilaria Eskoziatik estraditatzeari uko egin zion hango botere judizialak halaber. Gauza bera gertatu zen Belgikan Antoni Comín, Lluís Puig eta Meritxell Serret kontseilariekin ere bai. Egun haietan, gainera, Portugalgo legebiltzarrean Katalunia eta Espainiaren arteko auzia bide politikoetatik konpontzearen alde agertu ziren gehiengoz. Hala ere, Espainiatik ihesi Belgikako Waterloon aterpetuta zegoela, Espainiako Hauteskunde Batzordeak Europako hauteskundeetan, Junts per Catalunyarekin, hautagai aurkezteko debekua ezarri zion 2019ko apirilean.[9] Apirilean egun batzuk eta helegite batzuk geroago, baina, Konstituzio Auzitegiak Puigdemont Europara hautagai aurkezteko eskubidearen alde egin zuen aho batez.[10]

Irudi galeria

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carles Puigdemont
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.