Carla Novaes
Carla Novaes (São Paulo, Brasil, 1986ko maiatzaren 27a) brasildar emakumezko aktore pornografiko eta modelo erotiko transexuala da.
Carla Novaes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | São Paulo, 1986ko maiatzaren 27a (37 urte) |
Herrialdea | Brasil |
Lehen hizkuntza | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktore pornoa |
Bizitza
18 urte zituenean hasi zen aktore porno. Lehenago escort-neska egin zuen lan, baina industria pornografikoko zenbait ekoizlek Carlaren argazkiak ikusi zituztenean modelo erotiko eta aktore porno lanak egiteko deitu zuten.[1]
Ordutik 2017ra 231 film pornografikotan agertu denez, emakumezko aktore porno transexualik nabarmenetako bat da.[2]
2019an Emakumezko Aktore Transexual Onenaren Sexy Hot Saria irabazi zuen Trocando o óleo filman egindako antzezpenagatik.[3]
Sariak eta izendapenak
Urtea | Saria | Emaitza | Kategoria | Lana |
---|---|---|---|---|
2008 | AVN Sariak | Proposatua | Urteko artista transexualik onena | – |
Tranny Awards | Proposatua | Hego Amerikako modelo baten webgunerik onena | – | |
2015 | Sexy Hot Saria | Proposatua | LGBT filmik / eszenarik onena | Carla Novaes e Toni Lee |
2016 | AVN Sariak | Proposatua | Urteko artista transexualik onena | – |
Proposatua | Zaleen saria: Artista transexualik gogokoena | – | ||
XBIZ Sariak | Proposatua | Urteko artista transexualik onena | – | |
Sexy Hot Saria | Proposatua | Eszena transexualik onena | Carla Novaes, Walkiria Drummond & Hilda Brasil | |
2019 | Sexy Hot Saria | Irabazlea | Emakumezko aktore transexualik onena | Trocando o óleo |
Erreferentziak
- (Portugesez) Lucon, Neto. (2015-10-13). «“Se eu for só passiva, fico sem namorado”, diz atriz pornô trans Carla Novaes» NLUCON.
- (Ingelesez) IAFD. Carla Novaes. (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
- (Portugesez) «Prêmio Sexy Hot 2019 tem luxo, extravagância e luta por diversidade; veja vencedores» GloboNews 2019-08-0 (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.