Carl Sagan

Carl Sagan (Brooklyn, New York, AEB, 1934ko azaroaren 9a - Seattle, Washington, AEB, 1996ko abenduaren 20a) astronomoa eta zientzia-dibulgatzailea izan zen.

Carl Sagan

(1980)
Bizitza
JaiotzaBrooklyn, 1934ko azaroaren 9a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSeattle, 1996ko abenduaren 20a (62 urte)
Hobiratze lekuaLake View Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Lynn Margulis  (1957ko ekainaren 16a -  1965)
Linda Salzman Sagan (en) Itzuli  (1968ko apirilaren 6a -  1981)
Ann Druyan  (1981eko ekainaren 1a -  1996ko abenduaren 20a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaChicagoko Unibertsitatea 1960) doktoretza : astrofisika, astronomia
Chicagoko Unibertsitatea 1955) Zientziatan graduatua : fisika
Chicagoko Unibertsitatea 1956) Master of Science (en) Itzuli : fisika
Rahway High School (en) Itzuli
Tesi zuzendariaGerard Peter Kuiper
Doktorego ikaslea(k)James B. Pollack
Steven Squyres (en) Itzuli
Steven Soter (en) Itzuli
Owen Toon (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakkosmologoa, astrofisikaria, eleberrigilea, planetary scientist (en) Itzuli, space scientist (en) Itzuli, zientzia-dibulgatzailea, zientzia-fikzio idazlea, zientzia idazlea, astronomoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea, saiakeragilea, fisikaria, gidoilaria, naturalista eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)Cornell Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmerikako Sozietate Filosofikoa
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Nazioarteko Astronomia Elkartea
American Astronomical Society
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Ameriketako Fisika Elkartea
Project A119 (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa

carlsagan.com
IMDB: nm0755981 Allocine: 41929 Allmovie: p62590 TV.com: people/carl-sagan
Youtube: UCsqs2kEdAJjP_1DdIqU09BA Musicbrainz: 5d63a48c-16fc-4515-be15-c97bf0b3e396 Songkick: 387755 Discogs: 1622298 Find a Grave: 1347 Edit the value on Wikidata

1980an Cosmos: A Personal Voyage («Kosmosa: bidaia pertsonala») astronomiari buruzko dokumental telesail ospetsua aurkeztu zuen.

Bizitza

Fisika ikasi zuen Chicagoko Unibertsitatean, eta han graduatu zen, hogei urterekin. 1960an doktoregoa Astronomia eta Astrofisikan egin zuen. 1961ean, hainbat artikulu idatzi zituen planetei buruz, eta ospe handia izan zuen zientzialari eta gai zientifikoen dibulgatzaile gisa.

1962an Harvard Unibertsitateko irakasle izendatu zuten, eta Smithsonian Institution-eko Astrofisika Behatokian sartu zen. Garai hartatik aurrera, NASArekin lan egin zuen, eguzki-sistemaren ikerketan batez ere. 1966an J.B. Pollack eta R. M. Goldsteinekin Artizarraren gainaldearen ikerketa batzuk egin zituen radarrarekin, eta bertan 10 km-ko garaiera duten mendiak daudela frogatu zuen ikerketa haien bidez.

1978an Pulitzer literatura-saria irabazi zuen Edeneko dragoiak liburuarekin. Lan horretan gizakiaren garunaren bilakaerari buruzko ideiak azaltzen ditu. Hala ere, nazioartean Cosmos telebista-sailarengatik egin zen ospetsu. Azken urteetan, Cornelleko Unibertsitateko ikerketa planetarioen behatokiko zuzendari izan zen. Lurraren inguruko espazioaz gainera, bizitzaren sorrerari eta unibertsoari buruzko gogoetak egin zituen. Gogoeta horietako batzuk Zer da bizitza? lanean bildu zituen.

Aktibismoa

Sagan betidanik aktibismoaz eta pazifismoaz kontzientziatua egon zen; Gerra Hotzaren gailurrean, gerra nuklearraren eraginez kontzientziatzen saiatu zen. TTAPS txostenaren bost egileetako bat da: lan horretan, negu nuklear baten hipotesia planteatzen da.[1]

Halaber, marihuanaren erabilera defendatu zuen; izan ere, bere Marihuana Reconsidered[2] obran, haren kontsumoa hainbat obraren inspirazio iturria izan dela azaltzen du.

Erreferentziak

  1. http://www.atmos.washington.edu/~ackerman/Articles/Turco_Nuclear_Winter_90.pdf
  2. Grinspoon, Lester. (1994). Marihuana reconsidered. Oakland, CA : Quick American Archives ISBN 978-0-932551-13-9. (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Carl Sagan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.