Carl Orff
Carl Orff (Munich, Alemania, 1895eko uztailaren 10a - Munich, 1982ko martxoaren 29a) alemaniar musikagilea izan zen.
Carl Orff | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Munich, 1895eko uztailaren 10a |
Herrialdea | Alemaniar Inperioa Mendebaldeko Alemania Hirugarren Reicha Weimarko Errepublika Alemania |
Heriotza | Munich, 1982ko martxoaren 29a (86 urte) |
Hobiratze lekua | Andechs Abbey (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pankreako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Alice Solscher (en) (1920 - 1927) Gertrud Orff (en) (1939 - 1953) Luise Rinser (en) (1954 - 1959) Liselotte Orff (en) (1960 - 1982) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hochschule für Musik und Theater München (en) Eberhard-Ludwigs-Gymnasium (en) Wittelsbacher-Gymnasium München (en) Mozarteum |
Hizkuntzak | alemana latina |
Irakaslea(k) | Hermann Zilcher (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, musikologoa, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea, musikaren teorikoa eta libretista |
Enplegatzailea(k) | Hochschule für Musik und Theater München (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Bavariako Arte Ederren Akademka |
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | organoa |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
orff.de… | |
|
Biografia
Municheko Musika Akademian egin zituen musika ikasketak, eta H. Kaminski musikagilearekin osatu zituen. Zuzendari-lanetan aritu zen Munich, Mannheim eta Darmstadten.
1930. urtean Schulwerk izeneko zuzendaritza- eta musika-ikasbidea argitaratu zuen. 1937. urtean Monteverdiren opera batzuen moldaketak argitaratu zituen, eta urte hartan bertan idatzi zuen lanik famatuena: Carmina Burana, antzeztokirako kantata, Erdi Aroko poema batzuetan oinarritua.
Ondoren greziar antzerkietan eta Erdi Aroko misterioetan oinarritutako lanak idatzi zituen: Catulli carmina (1943), eta Trionfo di Afrodite (1953) Carmina Buranarekin batera Triunfi trilogia osatzen dutenak. Beste lan batzuk ditu: Der Mond (1939, Ilargia), Die Kluge (1943, Maltzurra), operak; Comœdia de Christi Resurrectione (1956), Pazkoko kantata; Ludus de nato infante mirificus (1960), jaiotza-antzerkia; eta Antigonæ (1949), Oedipus der Tyran (1959) eta Prometheus (1966), opera-trilogia.
1924. urtean, Dorothee Güntherrekin batera, Güntherschule dantza- eta musika-eskola sortu zuen; bertan perkusioa eta mugimendua erabili zituen, musika-irakaskuntza teknika berriak sortzeko.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carl Orff |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.