Carl Ludvig Engel

Carl Ludvig Engel edo Johann Carl Ludwig Engel (Berlin, 1778ko uztailaren 3a - Helsinki, 1840ko maiatzaren 14a) alemaniar arkitektoa izan zen. Eraikin asko eraiki zituen Helsinkin eta hiria berreraikitzen lagundu zuen.

Carl Ludvig Engel

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohann Carl Ludwig Engel
JaiotzaBerlin, 1778ko uztailaren 3a
Herrialdea Prusiako Erresuma
 Suedia
HeriotzaHelsinki, 1840ko maiatzaren 4a (61 urte)
Hobiratze lekuaHietaniemi hilerria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Arteen Akademia
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, margolaria eta artista bisuala
Lantokia(k)Helsinki
Turku
Hamina (en) Itzuli
Pori eta Tallinn
Lan nabarmenak
MugimenduaKlasizismoa

Find a Grave: 91851231 Edit the value on Wikidata

Igeltsero hasi zen eta gero Berlingo Arkitektura Institutuan ikasi zuen. 1806an Napoleonek Prusia mendean hartu izanak arkitekto asko beste herrialde batzuetan lana bilatzera behartu zituen. 1808an udal arkitekto postua lortu zuen Tallinnen. Handik San Petersburgoko eraikin neoklasikoak ikusi ahal izan zituen. 1816an Helsinkira joan zen, Finlandiako Dukerri Handiko hiriburu berrira.

Helsinkin, besteak beste, katedrala, senatuaren eraikina, udaletxea, liburutegia eta unibertsitatea diseinatu zituen. Turku hiriaren plan berria ere diseinatu zuen, 1827ko sutearen ondoren.

Iruditegia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.