Carl Hilpert

Carl Hilpert (1888ko irailaren 12a - 1947ko otsailaren 1a) Bigarren Mundu Gerrako jeneral alemaniar bat izan zen.

Carl Hilpert

Bizitza
JaiotzaNurenberg, 1888ko irailaren 12a
Herrialdea Alemania
HeriotzaMosku, 1947ko otsailaren 1a (58 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmilitarra, ofizierra eta soldadua
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraHeer
GraduaGeneraloberst (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra

Gerraren azken hilabeteetan Kurlandiako Erresistentzia-Gunearen agintari nagusia izan zen. 1945ko maiatzaren 7an Karl Dönitzek, Alemaniako kantzilerra Hitler eta gero, Hilpert errenditzea agindu zuen. Hilpert bere burua, armadaren pertsonala eta XXXVIII. armada-gorputzaren hiru dibisio errenditu zituen Leonid Govorov sobietar agintariaren aurrean. Hala izan ziren bere hitzakː

"Maila guztientzatǃ Govorod Mariskalak (sic) su eten bat baimendu du maiatzaren 8an, arratsaldeko bietan hasita. Tropa guztiek informazioa jaso dezaten. Bandera zuriak ikusgarriak egin. Komandanteak agindua betetzea espero du, Kurlandiako armaden patua agindu honetan dagoelako. [1]

Sobietarrek preso hartu zuten, auzitegi militar baten parte izan zen eta heriotzera kondenatu zuten. Hilpert jeneralak 1947ko otsailaren 1ean exekutatua izan zen Moskun.

Sariak

  • Burdinezko Gurutzea (1914) 2. mailakoa (1914ko urriaren 7an) eta 1. mailakoa (1916ko urriaren 18an)
  • Burdinezko Gurutzearen itxigailua (1939) 2. klasea (1940ko apirilaren 20a) eta 1. klasea (1940ko ekainaren 16a) [2]
  • Alemaniako Urrezko Gurutzea (1943ko otsailaren 19a)
  • Burdinezko Gurutzearen Zaldunen Gurutzea, Haritz ostoekin.

Erreferentziak

  1. Dollinger, Hans.. (1995). The decline and fall of Nazi Germany and imperial Japan : a pictorial history of the final days of World War II. Gramercy Books ISBN 0517123991. PMC 37990925. (Noiz kontsultatua: 2019-07-22).
  2. Thomas 1997, p. 280.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.