Carl Gustaf Wrangel
Carl Gustaf Wrangel (Skokloster, Uppsalatik hurbil, 1613ko abenduaren 13a - Spyker, Rügen uhartea, 1676ko uztailaren 5a) suediar jenerala izan zen. 1644. urtean daniarrak garaitu zituen Fehmarn-eko itsas guduan. Turena frantses mariskalarekin bat egin zuen, eta Ulmeko Bakea sinatzera behartu zuen Bavaria. Ondoren Bavaria inbaditu zuen, baina Westfaliara erretiratu behar izan zuen bavariarren erasoak zirela eta. Jeneral-almirantea zela, Fionia suediarrentzat eskuratu zen garaipena lortu zuen (1658). 1660. urtean Errege Kontseiluko kide izendatu zuten, eta 1664an Gerrako Eskolako lehendakari; baina ez zen kargua betetzeko gai izan, eta 1675. urtean, Fehrbellingo gudua galdu ondoren, kargutik kendu zuten.
Carl Gustaf Wrangel | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1664 -
1648 - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Uppsala, 1613ko abenduaren 23a | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Heriotza | Glowe, 1676ko uztailaren 5a (62 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Herman Wrangel | ||||
Ama | Margareta Grip | ||||
Ezkontidea(k) | Anna Margareta Wrangel | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Leinua | Wrangel family (en) ![]() | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | suediera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||
Kidetza | Fruitbearing Society (en) ![]() | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Gradua | landa-mariskal cavalry master (en) ![]() | ||||
Parte hartutako gatazkak | Hogeita Hamar Urteko Gerra |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.