Carl Blechen

Carl Eduard Ferdunand Blechen (Cottbus, 1798ko uztailaren 29a - Berlin, 1840ko uztailaren 23a) alemaniar margolaria izan zen.

Carl Blechen

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKarl Eduard Ferdinand Blechen
JaiotzaCottbus, 1798ko uztailaren 29a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaBerlin, 1840ko uztailaren 23a (41 urte)
Hobiratze lekuaDreifaltigkeitskirchhof II (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta artista grafikoa
Lantokia(k)Berlin
Enplegatzailea(k)Berlingo Arteen Akademia
Lan nabarmenak
Genero artistikoapaisaia margolaritza

Musicbrainz: 54d59153-6eb9-4dff-8997-73720db08a21 Edit the value on Wikidata

Banku batean lan egin zuen, margotzeko interesak Berlingo Akademian sartzera eraman zuen arte. Errege Antzokian dekoratzaile lana lortu zuen eta 1827an Berlingo Artisten Elkarteko kide egin zen. Dekoratzaile lana galdu ondoren bere kabuz lan egin zuen. Estudio-bidaiak egin zituen Baltikoko Itsasora eta Italiara, eta paisaiek eragin zioten inpresioak margotzeko modua aldatu zion.

Karl Friedrich Schinkelen gomendioz, paisaien irakasle izendatu zuten Berlingo Akademian. 1835ean Akademiako kide izendatu zuten eta Parisera bidaia bat egin zuen, non gaixotasun mentalaren lehen sintomak agertu ziren.

Paisaien margolari gisa nabarmendu zen, edertasun naturalaren ideal erromantikoen estilo bereizgarriarekin.

Iruditegia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.