Caritas Internationalis

Caritas Internationalis Erromatar Eliza Katolikoaren erakunde humanitarioa da, 165 herrialdetako Caritasek osatzen dutena. Bazterketa egoeran daudenen aldeko lana egiten du. Hori lortzeko bi ardatz jorratzen ditu: batetik baztertuekin lan zuzena eta bestetik gizartea eraldatzeko eta sentsibilizatzeko ekintzak, justizia sustatu nahian[1]. Lehenbiziko Caritas 1897an sortu zen, Kolonian.

Caritas Internationalis
Datuak
Motakaritatezko erakundea, international association of the faithful (en) Itzuli eta Erakunde katolikoa
Eskumendekoak
Caritas Österreich (en) Itzuli, Caritas Switzerland (en) Itzuli, Caritas Spain (en) Itzuli, Q3075399 Itzuli, Caritas Italiana (en) Itzuli eta Caritas Portugal (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
Zeren jabe
Dom Reinholda Wyssa (en) Itzuli
Historia
Sorrera1897
Sortzailea
Lorenz Werthmann (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sant Jordiren gurutzea Sant Jordiren gurutzea  (1990)
Badge "Merit for the Protection of Human Rights" Badge "Merit for the Protection of Human Rights"
webgune ofiziala
Facebook: caritas.espanol Twitter: iamCARITAS Instagram: caritas_es LinkedIn: caritas-es Youtube: UCitJwMOQb5tVgO76JyXx45A Edit the value on Wikidata

Caritas Internationalisen lana arlo hauetan antolatzen da: bakea & adiskidetzea, larrialdiak, justizia ekonomikoa, klima aldaketa, GIB/IHESa eta emakumeak eta migrazioak[2]. Horrez gainera parrokia eta elizbarruti bakoitzeko Caritasek tokian tokiko arazoei aurre egiten die[3][4][5]. Caritas boluntarioez osatutako erakundea da eta haien doakotasun eta konpromiso eskuzabalean oinarritzen da. Gizarte konpromisorako aukerak emateaz gain, konpromisoa bultzatzen du boluntarioen artean[6].

Historia

Lorenz Werthmannen omenezko zigilua

Karitatea, Elizaren oinarrizko eginkizunetariko bat da, ospakizuna eta ebanjelizazioarekin batera. Jadanik, lehenbiziko kristau elkarteetan, fedearen ospakizuna eta solidaritatea eskutik zihoazen. Gauza biak banatu ezinezkoak ziren[7]. Tradizio hau hartu eta garatzeko Eliza Katolikoak Caritas erakundea sortu zuen.

Lehenbiziko Caritas Friburgon (Alemania) jaio zen, 1885ean. Bere sortzailea Lorenz Werthmann (1858–1921) apaiza izan zen. Hamabi urte geroago, Kolonian, "Charitasverband für das katholische Deutschland" (euskaraz: “Alemania katolikorako karitate elkartea”) erakundea eratu zen. 1916. urtean Alemaniako Gotzain Elkarteak ofizialtasuna eman zion eliza katolikoaren gizarte laguntzarako erakunde gisa.[8]

Hortik aurrera, Caritas nazionalak sortu ziren beste herrialde batzuetan, hala nola Suitzan (1901ean)[9] eta AEBn (Catholic Charities USA, 1910ean)[10]

1924an Caritasen egoitza orokorra Suitzako Luzerna hirian jartzea erabaki zen eta 1951n Caritas Internationalis jaio zen.

Euskal Herrian

Euskal Herrian elkarteari izen hauek ematen zaizkio: Caritas edo Cáritas Diocesana Hego Euskal Herrian, espainiar estatuan duen izena delako; eta Sokorri Katolikoa Ipar Euskal Herrian, frantses estatuko adarra den Secours catholique izendatzeko euskarazko era[11].

Hegoaldean elkartea elizbarrutien arabera antolatuta dago, beraz gaur egun ia erabat herrialdeekin bat egiten du. Iruñeko elizbarrutiko karitate idazkaritza 1943an jaio zen eta 1954an Caritas izena hartu zuen.[12] Bilboko elizbarrutiko Caritas 1956an eratu zen[13]. Donostiako [14] eta Gasteizko elizbarrutiek ere bere adarra dute.

Iparraldean aipatzekoa da erakundeak (estatu osoan Secours catholique deitzen denak) ez duela egitura batua Pirinio Atlantikoak departamenduan; kasu bakarra da eta, beraz, Euskal Herriko zein Bearnoko adarrak daude[15]. Hala ere, arrazoi teknikoak argudiatuz 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera bi adar hauek Landetakoarekin bat egingo dute Aturriko Herriak izena hartuko duen beste egitura handiago batean; egoitza Angelun egongo da[16].

Hauexek dira Sokorri Katolikoaren Baionako delegazioak taldea duen herriak[17]: Baiona, Biarritz, Donapaleu, Donibane Garazi, Donibane Lohizune, Ezpeleta, Hazparne, Hendaia eta Maule; delegazio honek Landetako Senhans eskualdea ere hartzen du bere baitan, lantaldea Tarnosen kokatuta dagoelarik.

Filosofia

Bilboko Elizbarrutiko Caritasen egitasmo estrategikoaren arabera Caritasen ekintzak balio ebanjelikoetan sustraitzen dira, ezaugarri hauekin[6]:

  • Gizakiaren nagusitasuna
  • Hurkotasuna
  • Anai-arreben arteko maitasuna
  • Doakotasuna: boluntarioen ekarpena
  • Zuzentasunaren aldeko lana
  • Parte-hartzea eta ardurakidetasuna
  • Austeritatea, baina duintasuna eta kalitatea zainduz.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.