Cariñena (mahatsa)

Cariñena mahats beltz barietate ezaguna da. Anpelografoen ustez, mahats hori Aragoiko Cariñenan sortu zen, eta gero Sardiniara, Italiako penintsulara, Frantziara, Aljeriara eta Mundu Berrira eraman zuten. Barietatea ohikoa izan da historikoki Errioxako nahasketa-ardoan. Espainiaren eraginaren ondorioz, Aljerian garrantzia hartu zuen, ardo hori Frantziara esportatzen baitzuen. Aljeria 1962an Frantziatik independizatu zenean, Frantziari cariñenaren esportazioa eten zitzaion, eta Frantzia hegoaldeko ekoizleek mahatsondoaren hektarea gehiago landatu zituzten.

Cariñena (mahatsa)
Sailkapen zientifikoa

Datu orokorrak
Koloreabeltz

Mahats honen garrantzia Frantzian 1988an iritsi zen gorenera, herrialde honek 167.000 hektarea izan zituenean eta Frantziako barietaterik landatuena bihurtu zenean. Urte horretan, Europako ardoen kalitatea handitzeko eta soberakinaren fenomenoa murrizteko, Europar Batasunak mahatsondoak erretiratzeko politika oldarkorra hasi zuen, mahastizainei mahatsondoak erauzteko diru-laguntzak eskainiz. Barietate guztien artean, cariñena izan da gehien jaitsi dena, 2000. urtean 95.700 hektarea izatera igaro da eta merlotak gehien landatutako mahatsa bezala gainditu du.[1]

Erreferentziak

  1. Robinson, J., ed. The Oxford Companion to Wine. (3. argitaraldia) Oxford University Press, 139 or. ISBN 0-19-860990-6..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.