Caral
Caral Caralgo zibilizazioaren hiriburua izan zen. Supe bailaran dago, Limatik 182 kilometro iparrera eta kostatik 23 kilometrora. 350 metroko altueran dago. 5.000 urteko zahartasuna baino gehiago ematen zaio eta Amerikako zibilizazio zaharrena jotzen da. Unescok Gizateriaren ondare izendatu zuen 2009an.
Caral | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Peru |
Peruko eskualdea | Lima |
Peruko probintziak | Barranca Province |
Koordenatuak | 10°53′37″S 77°31′13″W |
Arkitektura | |
Azalera | 626,36 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (ii), (iii) eta (iv) |
Erreferentzia | 1269 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Latinoamerika eta Karibea |
Izen-ematea | 2009 (XXXIII. bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Ezaugarriak eta aurkikuntzak
Aztarnategiak 65 hektarea eta 5.000 urte inguru ditu eta orain arte aurkitu den Amerikako metropolirik zaharrena da. Zenbait arkitektura elementu oso ondo gorde dira, hala nola bi piramide eta zenbait patio biribil. Baina Caraleko aurkikuntzarik ikusgarrienak kondor eta pelikano hezurrez egindako 32 txirula dira. Zazpi nota sortzeko ahalmena dute[1].
Erreferentziak
- Irazustabarrena, Nagore. (2009-11-01). «Amerikako hiririk zaharrena» Argia CC-BY-SA lizentzia.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.