Captatio benevolentiae
Captatio benevolentiae. Erretorikazko figura hau etimologikoki latinetik dator: "captatio" hitzak zerbait bilatzeko ekintza adierazten du, eta "benevolentia", onginahia, borondate on. Figura honekin publikoaren atentzioa erakarri nahi du egileak, hizlaria zein idazlea. Gehienetan gezurrezko modestia erakutsiz, egileak berak egin ditzakeen akatsen aurrean publikoaren ulertzea eskatzen du.
Hona hemen Inozentzio Olea bertsolariaren adibide bat:[1]
Irakurleai
- O, irakurle maitagarriok,
- bildurrez natorkizute!
- Goierri-lore auen usaia
- gustatuko ote zaizute?
- Nola diran zuentzat
- artu batuzek beintzat,
- eta barka zaidazute
- gaizki landatu ditudalako
- zimeltzen bazaizkizute.
Erreferentziak
- Goierriko lorak. Donostia: Auspoa, 1970, 15.or.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.