Captain Nemo

Captain Nemo, 2003an Donostian (Gipuzkoa) sortutako rock taldea da. Bertako partaideak Eskoria-tza, Karkaxa, Heriotza eta Fist Fucking taldeetan aritutakoak dira.

Captain Nemo
Datuak
JatorriaDonostia (Gipuzkoa)
Musika motaRock, Hardcore
Urteak2003 - 2008
Produkzioa
Diskoetxea(k)Metak, Gor
Taldekideak
Leku
Txarly
Errasti
Norbert
Lander
Badok: captain-nemo Musikasten: captain-nemo

Historia

2004ean, Lisabö taldeko Karlos Osinaga teknikari zutela, beraien lehen diskoa kaleratu zuten (Korrontearen kontra urpekari bat).

2005ean, Baionako Gure Irratiaren aldeko CD bilduma batean, 21 aulkiak abestia argitaratu zuten.

2007an, taldeak berak ekoiztutako 1280 Euskal Hiria diska kaleratu zuten. Bertan, Jotakie taldearen abesti baten bertsioa egiteaz gain, beste talde batzuetako partaideen laguntza ere jaso zuen, tartean Nuevo Catecismo Catolico taldeko Arturo Ibañezena.

2008an taldea desegin zen.

Taldekideak

  • Leku - Ahotsa
  • Txarly - Bateria
  • Errasti - Gitarra
  • Norbert - Gitarra
  • Lander - Baxua

Diskografia

Diskak

  • Korrontearen kontra urpekari bat (2004, Metak).
  • 1280 Euskal hiria (2007, Gor).

Bildumetako partehartzeak

  • "21 Aulkiak" abestia Gure irratia zure Rokanrolla CD bilduman (2005).

Kanpo estekak

Metak diskoetxearen webgunea
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.