Captain Lightfoot
Captain Lightfoot (euskaraz Lightfoot kapitaina) 1955eko Douglas Sirk estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. W. R. Burnett idazlearen 1954ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Bertan, Rock Hudson eta Barbara Rush aktoreek antzeztu zutelarik.
Captain Lightfoot | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1955 |
Izenburua | Captain Lightfoot |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 92 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Douglas Sirk |
Gidoigilea(k) | W. R. Burnett (en) Oscar Brodney (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Ross Hunter |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios |
Edizioa | Frank Gross (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Alexander Golitzen |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Heinz Eric Roemheld |
Argazki-zuzendaria | Irving Glassberg (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Irlandako Errepublika |
Bitxikeria gisa, Hego Euskal Herrian zinema eta telebistan Arrazaren Harrotasuna (gaztelaniazko "Orgullo de Raza") izenburuaz pantailaratu zen, Ipar Euskal Herrian aldiz, Misterio kapitaina (frantsesez "Capitaine Mystère") izenburua jaso zuen.
Filma hau Irlandako ekialdeko Louth konderriko Clogherhead udalerriaren inguruan eta Wicklow konderriko Enniskerry udalerriko Powerscourt Estate jauregian filmatu zen.
Filma 1798ko Irlandako matxinada ondorengo garaian girotua dago, Irlandar errepublikanismoaren hastapena eta Irlandar Batasunaren Elkartearen itzalpean. Bertan, irlandar nazionalistak euren benetazko izenak ezkutatu asmoz ezizenen bitartez ("Lighfoot kapitaina" edota "Thunderbolt kapitaina" adibidez) herrialde osoan ospetsu bilakatu eta anglo-irlandar lurjabeen eta britainiar soldaduen aurka borrokatu ohi zirelarik, matxinada ugari hauek maila herrikoian eta oso gaizki antolatuak zeudenez sortu bezain azkar porrot egin ohi zutelarik.
Argumentua
1815. urtea, Irlanda. Irlandar abertzaleak britainiar okupatzaileen aurka jo ta ke borrokan dabiltz. Michael Martin (Rock Hudson), irlandar gazte odolbero eta kementsua Irlandaren independentziaren alde jardunean dabilen elkarte sekretu iraultzaile bateko kidea da. Helburu horretarako mota askotako delituak burutu ditu: lurjabeen jabetzeei su eman, bidelapurreta, etab. Bere biktimetako batek Michael ezagutzean, atzeman ez dezaten jaioterria laga eta Dublinera joatera derrigortua egongo da, han herrialde osoan ospetsua den Thunderbolt kapitainaren (Jeff Morrow) konfidantzazko gizon bilakatuko delarik, bai eta Aga Doherty (Barbara Rush) neska gazteaz maitemindu ere.
Aktoreak
- Rock Hudson: Michael Martin
- Barbara Rush: Aga Doherty
- Jeff Morrow: John Doherty, edota Thunderbolt kapitaina
- Kathleen Ryan: Lady Anne More
- Finlay Currie: Callahan
- Denis O'Dea: Regis Donnell
- Geoffrey Toone: Hood kapitaina
- Hilton Edwards: Lord Glen
- Sheila Brennan: zerbitzaria
- Harry Goldblatt: Brady
- Charles B. Fitzsimons: Dan Shanley
- Christopher Casson: Lord Clonmell
- Philip O'Flynn: Trim