Captain Blood (1935eko filma)
Captain Blood (euskaraz Blood kapitaina) 1936ko Michael Curtiz hungariar-estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Rafael Sabatini idazlearen Captain Blood eleberrian oinarritua dago. Bertan, Errol Flynn, Olivia de Havilland, Lionel Atwill, Basil Rathbone, Ross Alexander, Guy Kibbee, Henry Stephenson eta Robert Barrat aktoreek antzeztu zuten.
Captain Blood (1935eko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1935 |
Izenburua | Captain Blood |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | kapa eta ezpatako filma, eleberri batean oinarritutako filma eta piraten filma |
Iraupena | 119 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Captain Blood (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Michael Curtiz |
Gidoigilea(k) | Casey Robinson |
Antzezlea(k) | |
Errol Flynn (Peter Blood (en) ) Olivia de Havilland Basil Rathbone Ross Alexander (en) Lionel Atwill (en) Donald Meek J. Carrol Naish Paul Panzer (en) Georges Renavent Guy Kibbee Henry Stephenson Robert Barrat (en) Jessie Ralph Forrester Harvey Holmes Herbert (en) Pedro de Cordoba Harry Cording Ivan Simpson (en) David Torrence (en) Chrispin Martin (en) E. E. Clive Frank Puglia Hobart Cavanaugh Mary Forbes Yola d'Avril (en) Frank McGlynn, Sr. (en) Colin Kenny (en) Halliwell Hobbes George Hassell Leonard Mudie Vernon Steele Reginald Barlow Murray Kinnell (en) Louis Mercier | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Harry Joe Brown Gordon Hollingshead |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. Warner Bros. Pictures (en) |
Ekoizle eragilea | Hal B. Wallis |
Edizioa | George Amy |
Ekoizpen-diseinatzailea | Anton Grot (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Erich Wolfgang Korngold (en) |
Argazki-zuzendaria | Ernest Haller Hal Mohr |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Karibea, Ingalaterra eta Jamaika |
Argumentu nagusia | Pirateria |
Historia | |
Nominazioak | Film onenaren Oscar Saria 8th Academy Awards (en) Academy Award for Best Score, Adaptation or Treatment (en) 8th Academy Awards (en) Leo F. Forbstein (en) Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 8th Academy Awards (en) Casey Robinson Zuzendari onenaren Oscar Saria 8th Academy Awards (en) Michael Curtiz Soinu onenaren Oscar Saria 8th Academy Awards (en) Nathan Levinson (en) |
Bideoa | YouTube |
Filma honetan Warner Bros. Pictures ekoiztetxeak nolabaiteko arriskuaz jokatu zuen, ordurarte nahiko ezezagunak ziren Errol Flynn eta Olivia de Havilland aktoreak protagonisten paperetan ipini baizituen, baina filmak lortutako arrakastaren ondorioz Errol Flynn ordurarte zinema mutuko ekintza filmetako jaun eta jabe zen Douglas Fairbanks ospetsuaren berezko oinordekoa bilakatu zen.
Filma honek Oscar Sarietarako lau izendapen jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan: Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria, Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria eta Soinu edizio onenaren Oscar Saria.
Argumentua
1685. urtea, Ingalaterrako Erresuma. Estuardo etxeko Jakue II.aren erregealdian Koroa eta Parlamentuaren arteko liskarrak etengabeak dira. Peter Blood (Errol Flynn) irlandar doktorea garai hartako politika arazoei jaramonik egin gabe gaixoak sendatzen buru-belarri dabilen medikua da. Baina injustuki Monmoutheko matxinadan parte hartu, koroaren aurkako traizioa leporatu eta Ameriketara erbesteratzen dutenean bere munduarekiko ikuspegia nahiz jokamoldea erabat aldatuko da. Trebezia eta azerikeria handia dituen gizona izanik, ihes egitea lortu eta Blood kapitain beldurgarrian bilakatuko da.
Aktoreak
- Errol Flynn: Peter Blood kapitaina
- Olivia de Havilland: Arabella Bishop
- Lionel Atwill: Bishop kolonela
- Basil Rathbone: Levasseur
- Ross Alexander: Jeremy Pitt, Blooden adiskidea eta nabigatzailea
- Guy Kibbee: Hagthorpe, itsasgizona eta kanoilaria
- Henry Stephenson: Lord Willoughby
- Robert Barrat: Wolverstone
- Hobart Cavanaugh: Bronson doktorea
- Donald Meek: Whacker doktorea
- Jessie Ralph: Barlow jauna
- Forrester Harvey: Honesty Nuttall
- Frank McGlynn Sr.: Ogle erreberendoa
- Holmes Herbert: Gardner kapitaina
- David Torrence: Andrew Baynes
- J. Carrol Naish: Cahusac
- Pedro de Cordoba: On Diego
- George Hassell: Steed gobernadorea
- Harry Cording: Kent
- Leonard Mudie: Jeffreys baroia
- Ivan F. Simpson: fiskala
- Mary Forbes: Steed anderea
- Edward E. Clive: epaitegiko idazkaria
- Colin Kenny: Lord Chester Dyke
- Vernon Steele: Jakue II.a Ingalaterrakoa eta VII.a Eskoziakoa
Iruditegia
- Ross Alexander.
Kanpo estekak
- Captain Blood filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Captain Blood filmaren trailer edo iragarkia ikusgai (Ingelesez)