Kapitolino

Kapitolino[1][2] edo Kapitolino muinoa (latinez: Mons Capitolinus; italieraz: Campidoglio edo Monte Capitolino) Erromako zazpi muinoetako garaiena eta ospetsuenetako bat da, Erromatar foroa eta Marteren Zelaiaren artean kokatua. Kapitolio hitza, muino honen izenetik dator.

Kapitolino
Datu orokorrak
Garaiera44,7 m
Motamuino
Geografia
Map
Koordenatuak41°53′36″N 12°28′59″E
Honen parte daErromako zazpi muinoak
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
HiriaErroma
Mendizaletasuna

Antzinatea

Hasieran, Saturnoren mendia deitua zen, Erromako jainko nagusia zena. Tontorretako batean, bi baititu, altxatzen zen, aurretik, uste denez, Veiovisi eskainitako tenplu etruriar baten tokian, Kapitolioko Hirukoa zen Jupiter, Saturno eta Minervari eskainia (etruriar eraginaren ondoren, aurretik, Jupiter, Marte eta Quirinori eskeinia baitzegoen). Eraikina, zenbait alditan suntsitua eta ondoren berreraikia izan zen, lehena, Tarkinio Priskoren erregealdian izan zelarik, eta, azkena, Tito eta Domiziano enperadoreen garaian. Veiovisen etruriar tenpluaz, Infernuko Jupiter moduko bat, geratzen dena, estatua bera eta hondarren batzuk baino ez dira.

Beste tontorrean, Arx bezala ezagutzen dena, Juno Monetari eskainitako tenplu bat zegoen, eta tarteko sakonunea, elezaharrak, Romulok eraikitako jatorrizko babeslekua kokatzen zuen lekua zen. Bazeuden beste tenplu eta toki garrantzitsu batzuk muino honetan, agiriak gordetzen ziren tokia, adibidez, Tabularium izenez ezagutzen dena (honetaz, zimenduak kontserbatzen dira, eta Luzio Kornelio Silak berreraiki zuen K. a. 82an), gens Juliaren aldareak edo Tullianumeko presondegia.

Kapitolino muinoa, Erromaren historia ilunarekin ere lotua dago. Bertan zegoen, elezaharraren arabera, sabinarren aurkako gerran, Tarpeia Vestaren birjina bota zuten harkaitza, Espurio Tarpeioren alaba, eta Tito Taziorekin elkarlanean aritu zena, sabinarrak hirian sar zitezen, traditze krimenagatik, harkaitzetik botatzearen zigorra jaso zuen lehen pertsona izan zelarik, behean zeuden harkaitz malkartsuetara erori eta tokiari izena emanez, ordutik aurrera, Tarpeiaren Harkaitza bezala ezagutua.

Multzoa, harresitua zegoen, gotorleku txiki bat eratuz, K. a. 387an, galiar zelten inbasioaren garaian babesleku bezala balio izan zuena. Izan ere, Marko Bruto eta Julio Zesarren hilketan parte hartu zuten beste batzuk, muinoko Jupiter Optimus Maximusen tenplu barnean gorde ziren, nora Julio Zesar bera, belauniko joan zen sei hilabete lehenago, Jupiterren mende zegoela adierazteko, bere Garaipenaren ospakizunean istripu bat izan ondoren, eta, jainkoak, Julio Zesarrek gerra zibilean egindakoak onartzen ez zituen adierazgarritzat ulertu zena.

Erdi Aroa

Juno Monetaren tenplua zegoen tontorrean bertan, Erdi Aroan, Santa Maria de Ara Coeli eliza altxatu zen, honen oinarrian, erromatar insulae baten hondarrak aurkitzen direlarik, honetaz, kaletik, okupatu zuten dendetatik lau ikus daitezkeelarik. Garai honetan, Kapitolio Muinoaren izaera sakratua, izaera politikoko eta Erromako gobernu gune funtzio berrien mesedetan galtzen da, herri bezala pizten dena XI. mendean, eta non senatu berriaren egoitza ezartzen den 1144an. Hiria, handik gutxira, erabat aita santuaren mende zegoen, eta Kapitolio muinoan, hiritarrek euren erresistentzia erakutsi zuten zenbait alditan, Cola di Rienzoren errepublikaren berrezarpenean kasu. XVI. menderako jada gaur egun ezagutzen diren eraikinek inguratzen zuten kapitolioko enparantza.

Pizkundea

Marko Aurelioren estatua, Campidoglio enparantzaren erdian dagoena.

Paulo III.a aita santuaren aginduz, Michelangelok, Pizkunde garaiko jeinu handienetako batek, aldaketa sakon bat planifikatu zuen. Aldaketaren bidez, Aita Santuak Erromatar Germaniar Inperio Santuko enperadore Karlos V.a txunditu nahi zuen, 1538an hiria bisitatzeko asmoa baitzuen. Egitasmoak eta lanak 1536an hasi ziren arren, ez ziren amaitu XVII. menderarte. Campidoglio Enparantza San Petri basilikarantz begira jarri zen, jatorrian zuen Fororako norantza aldatuz; era horretan, enparantzari sinbolismo berria eman zitzaion, Eliza Erromako autoritate nagusitzat hartzen baitzen. Plazaren erdialdean, gaur egun, Marko Aurelioren Zaldizko Estatuaren kopia bat dago.

Campidoglio enparantzaren inguruan Kontserbadoreen Jauregia eta Palazzo Nuovo eraiki ziren, baita Senatuaren Jauregia ere, hau, Tabulariumaren hondakinen gainean, multzoari Antzinako Erromak zuen monumentalitatearekin bat zetorren eraikuntza uniformetasuna emanez.

Sarrera eskailera berri batzuk ere eraiki ziren, Cordonata deituak, enparantzara zaldi gainean sartzea ahalbidetzen zutenak. Balaustradaren azpian Kastor eta Pollux Dioskuroen estatuak jarri ziren; gaur egun, haien kopiak daude.

Erreferentziak

  1. Antzinaroko eta Goiz Erdi Aroko kanpoko leku- eta pertsona-izenak "Onomastika" lanean (Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Ikasmaterialen Aholku Batzordea estilo-liburua)
  2. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.