Capital departamendua (Salta)
Capital departamendua Saltako probintziako departamendua da, Argentinako ipar-mendebaldean.
Capital departamendua (Salta) | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Argentinar probintzia | Salta probintzia |
Hiriburua | Salta |
Geografia | |
Koordenatuak | 24°47′21″S 65°24′38″W |
![]() | |
Azalera | 1.722 km² |
Demografia |
Probintziaren erdialdean dago. Gutxi gorabehera alderantzizko L baten itxura du. La Caldera, General Güemes, Metán, La Viña, Chicoana, Cerrillos eta Rosario de Lerma departamenduak mugakide ditu.
Ekialdean menditsua da, 1200 eta 1300 m arteko desnibelarekin, eta mendebaldean laua, azken sektore hau Valle de Lerma haranari dagokiona.
Administratiboki bi udalerritan banatuta dago: Saltako Udala (departamenduko burua eta probintziako hiriburua) eta Villa San Lorenzo .
Biztanleria
INDECek 2010ean egindako kalkuluen arabera, 536 113 biztanle zituen.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.