Cape Fear (1991ko filma)
Cape Fear 1991ko Martin Scorsese estatubatuar zinema zuzendariaren suspensezko filma bat da. Bertan, Robert De Niro, Nick Nolte, Juliette Lewis, Jessica Lange, Joe Don Baker, Robert Mitchum eta Gregory Peck aktoreek antzeztu zuten.
Cape Fear (1991ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1991 |
Izenburua | Cape Fear |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, thrillerra, film dramatikoa, beldurrezko zinema eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 128 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Executioners (en) Cape Fear |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia, Florida eta Georgia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Martin Scorsese |
Gidoigilea(k) | Wesley Strick James R. Webb (en) |
Antzezlea(k) | |
Robert De Niro (Max Cady (en) ) Nick Nolte Jessica Lange Juliette Lewis (Danielle Bowden (en) ) Joe Don Baker Robert Mitchum Gregory Peck Martin Balsam Illeana Douglas Fred Thompson Jackie Davis (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Barbara De Fina |
Konpainia ekoizlea | Amblin Entertainment TriBeCa Productions (en) |
Edizioa | Thelma Schoonmaker |
Ekoizpen-diseinatzailea | Henry Bumstead (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Elmer Bernstein |
Argazki-zuzendaria | Freddie Francis |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ipar Carolina |
Argumentu nagusia | Mendekua |
Historia | |
Nominazioak | Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 64. Oscar Sariak Juliette Lewis Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 64. Oscar Sariak Robert De Niro |
Berez, 1962ko izen berdineko Cape Fear filmaren berregokitzapena izan zen, gainera orduko jatorrizko filma horretako bi protagonista izan ziren Robert Mitchum, Gregory Peck eta Martin Balsam aktoreak ere agertu ziren, oraingo honetan lehenbiziko bi aktoreen jatorrizko paperak Robert De Niro eta Nick Nolte aktoreek antzeztu zituztelarik.
Filmak Oscar Sarietarako bi izendapen jaso zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Robert De Niro eta Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Juliette Lewis).
Argumentua
Max Cady (Robert De Niro) espetxean hamalau urtez egon den menditar basati bat da, hamalau urteko neska bat bortxatu eta jipoitzeagatik espetxeratua izan zelarik. Bere zigorraldian, Cadyk irakurtzen ikasi, liburuak ikasi eta bere buruaren abokatu bilakatu da. Espetxea lagatzean, bere bizitzako minutu bakoitza espetxeratu aurretik bera defendatu zuen Sam Bowden (Nick Nolte) abokatua eta haren familiaren bizitza suntsitzera bideratu du, Cadyren ustez abokatuak epaiketan ez baitzuen hura espetxetik libratzeko adina saiatu.
Aktoreak
- Robert De Niro: Max Cady
- Nick Nolte: Sam Bowden
- Jessica Lange: Leigh Bowden
- Juliette Lewis: Danielle Bowden
- Joe Don Baker: Claude Kersek
- Robert Mitchum: Elgart tenientea
- Gregory Peck: Lee Heller
- Martin Balsam: Epailea
- Illeana Douglas: Lori Davis
- Fred Dalton Thompson: Tom Broadbent
- Zully Montero: Graciella
- Charles Scorsese: Fruitu saltokiko bezeroa