Cao Yuan
Cao Yuan, txineraz 曹 缘, (Pekin (Txina), 1995eko otsailaren 7a) jauzietan lehiatzen den kirolari txinatarra da.
Cao Yuan | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Pekin, 1995eko otsailaren 7a (29 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | jauzilaria eta igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 42 kilogramo |
Altuera | 160 zentimetro |
![]() ![]() ![]() |
Olinpiar Jokoak
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), urrezko domina lortu zuen, Zhang Yanquan herrikidearekin batera, 10 m-ko plataforma sinkronizatuan, Mexikoko (Iván García / Germán Sánchez, zilarezkoa) eta AEB]]ko David Boudia / Nick McCrory, brontzezkoa bikoteen aurretik.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), urrezkoa eskuratu zuen 3 m-ko tranpolinean, Jack Laugher britainiarraren (zilarrezkoa) eta Patrick Hausding alemaniarraren (brontzezkoa) aurretik sailkaturik. Halaber, brontzezkoa lortu zuen 3 m-ko tranpolin sinkronizatuan, Qin Kai herrikidearekin batera eta Jack Laugher / Chris Mears britainiarren (urrezkoa) eta Sam Dorman / Michael Hixon estatubatuarren (brontzezkoa) atzetik sailkaturik.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina eskuratu zuen: 10 m-ko plataforman, Yang Jian herrikidearen (zilarrezkoa) eta [[Tom Daley] britainiarraren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. 10 m-ko plataforma sinkronizatuan, berriz, zilarrezkoa lortu zuen Chen Aisen herrikidearekin batera, Tom Daley / Matty Lee britainiar bikotearen atzetik (urrezkoa) eta Oleksandr Bondar / Viktor Minibaev ROCekoaren atzetik (brontzezkoa).[1][2]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Londres ![]() | ![]() | 10 m-ko plataforma sinkronizatua, gizonezkoa[3] |
2016 | Rio de Janeiro ![]() | ![]() | 3 m-ko tranpolina, gizonezkoa[4] |
2016 | Rio de Janeiro ![]() | ![]() | 3 m-ko tranpolin sinkronizatua, gizonezkoa[5] |
2020 | Tokio ![]() | ![]() | 10 m-ko plataforma, gizonezkoa[6] |
2020 | Tokio ![]() | ![]() | 10 m-ko plataforma sinkronizatua, gizonezkoa[7] |
Erreferentziak
- «Cao Yuan» olympedia.org 2021-10-30ean begiratua. (Ingelesez)
- "Cao Yuan" Olympics.com 2021-10-30ean begiratua (Gaztelaniaz)
- jauziak 10 m-ko plataforma sinkronizatua, emaitzak 2012 olympedia.org (Ingelesez)
- jauziak 3 m-ko tranpolina, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- jauziak 3 m-ko tranpolin sinkroniatua, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- jauziak 10 m-ko plataforma, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- jauziak 10 m-ko plataforma sinkronizatua, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)