Canyelles (Nou Barris)
Canyelles Kataluniako Bartzelona hiriko Nou Barris barrutian dagoen auzo bat da. 2009an 7.359 biztanle zituen. 1974an eraiki zen, Diktadura Frankista garaian eraiki zen azken etxebizitza blokeoak izan zirelarik. Denbora luzez azpiegitura eta zerbitzu gabezia larria jasan behar izan zuen.
Canyelles | |
---|---|
Canyelles (Nou Barris) Canyelles (Nou Barris) (Bartzelona) | |
Azalera | 0,793 km² |
Biztanleria | 7.359 (2009) |
Dentsitatea | 9.279,949 bizt / km² |
1991an garraiobideen hobekuntzetako batzuk jazo ziren, bai eta Bartzelonako metroaren 3. linearen auzoko bi geltokien eraikitzea ere, eta 2009an linea hau Trinitat Nova auzoraino luzatu zen.
Era berean, auzo honetan Serra i Martí eta Iturri Magikoaren parkeak daude.
Iruditegia
- Can Masdeu.
- Canyelles auzoko metro geltokia.
Kanpo estekak
- Canyelles auzoa Bartzelonako udal webgunean (Katalanez) (Gaztelaniaz)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.