Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak
Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak (katalanez: 'Canto jo i la muntanya balla') Irene Solàk katalanez idatzitako eleberria da. 2019an plazaratuta sari ugari jaso du.[1] Joxan Elosegik euskaratu eta argitaratu zuen 2020an.
Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Irene Solà |
Argitaratze-data | 2019 |
Izenburua | Canto jo i la muntanya balla |
Ezaugarriak | |
Historia | |
Jasotako sariak | European Union Prize for Literature (en) Premi de Narrativa Maria Àngels Anglada Anagrama award for catalan novels (en) Núvol Awards (en) |
Argumentua
Eleberri honetan Pirinioetan bizi diren elementuek eta pertsonaiek hitz egiten digute. Ekaitzeko hodeiak, nekazari poeta, seme-alabak bakarrik hezi beharko dituen alargun gaztea, sorgin deklaratu ondoren urkatu zituzten lau emakumeak, mendiak, perretxikoak, gizonezkoak eta emakumezkoak, mamuak, laminak, maitagarriak, orkatzak, txakurrak mintzo zaizkigu. Lurra bera mintzo zaigu, noizbait mendiez erditu zen lur hori bera.[2]
Sariak
- 2019 Katalanez idatzitako Anagra Saria
- 2020 Europar Batasuneko Literatur Saria
- 2020 Maria Àngels Anglada Narratiba Saria
Euskarazko bertsioa
- Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak, Joxan Elosegi itzultzailea, Irun: Alberdania, 2020. ISBN: 978-84-9868-626-5
Joxan Elosegi itzultzaileak 2021eko euskarazko itzulpenaren Euskadi Saria lortu zuen lan honengatik.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Amaia Alvarez Uriaren komentarioa Argian, 2020-12-20.