Canterburyko ipuinak
Canterburyko ipuinak (ingelesez: The Canterbury Tales) Geoffrey Chaucer ingeles poetak 1386-1400 urteetan idatzi zuen ipuin multzoa da. Boccaccioren Dekamerone obraren antzera moldatua dago lana; XIV. mende bukaerako Ingalaterrako gizarteari buruzko erretratu ironikoa dira kontakizunak. 1526. urtean eman ziren lehenengo aldiz argitara.
Canterburyko ipuinak | |
---|---|
1484ko Canterburyko ipuinen azala | |
Datuak | |
Idazlea | Geoffrey Chaucer (XIV. mendea) |
Argitaratze-data | XIV. mendea |
Generoa | Ipuinak Hitz lauz nahiz bertsoz |
Jatorrizko izenburua | The Canterbury Tales |
Herrialdea | Ingalaterra |
Euskaraz | |
Izenburua | Kanterbury'ko ipoña |
Itzultzailea | Toribio Etxebarria |
Argitaratze-data | 1978ko eta 1979ko urtarril-abendua |
Bilduma | Ipoñak-Ondakiñak |
Orrialdeak | 82-88 |
Datu gehigarriak | |
Hizkuntza: Erdi Aroko ingelesa |
Ipuinak Erdi Aroko ingeleran idatziak daude; hauetako batzuk jatorrizkoa dira, beste batzuk ordea ez, bi hitz lauz idatziak daude, eta gainontzekoak bertsotan. Balizkoaren eta errealaren arteko antitesia azaltzen da lan honetan; XIV. mendeko Ingalaterrako gizartearen kronikatzat ere har daiteke zenbaitetan. Poeta Southwarketik Canterburyra, Thomas Becketen santutegira, doazen hogeita hamar bat erromesekin agertzen da. Bidaiaren nekea nolabait arintzeko, bina ipuin kontarazten die erromesei; ipuinik hoberenak afari eder bat jasoko du sari gisa. Ipuin eta pasadizo hauek guztiak lotzerakoan ageri da bete-betean Chaucer-en artea. Gizakiak bere horretan azaldu nahiak lehen idazle errealista bihurtu zuten Chaucer.
Idazlan hau interes handikoa da, bai bere garaikideentzako, bai gaur egungo irakurleentzako ere, ingelesezko literaturaren lehenbiziko maisulana izan baitzen; izan ere, Chaucer-en aurretik frantsesez eta latinez idazten zen, eta kultura maila handiko jendeak besterik ezin zezakeen irakurri eta ulertu.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-5-15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Geoffrey CHAUCER: Kanterbury-ko ipoña Itzultzailea: Toribio Etxebarria. Egan, 1978. Andima.armiarma.eus
- (Ingelesez) Canterburyko ipuinen argitalpen elektroniko askea Guttenberg proiektuan irakurgai
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |